13:01

Futbola

INGALATERRAKO EUROKOPA

Ingalaterrak Espainia kanporatu du final-laurdenetan (2-1)

A. A. | EITB MEDIA

Irene Paredes eta Amaiur Sarriegi gipuzkoarrek lehian parte hartu zuten, lehenak hasierako hamaikakoan jardun zuen; bigarrena, aldiz, luzapenean atera zen zelaira, eta debuta egin zuen txapelketan.

  • Amaiur Sarriegi, txaplketatik kanpo geratu ostean

    Amaiur Sarriegi, txaplketatik kanpo geratu ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako selekzioa Ingalaterrako Eurokopatik at geratu zen asteazkenean, etxeko taldearen aurka 2-1 galdu baitzuen, final-laurdenetako kanporaketan, Georgia Stanwayk luzapenean sartutako golarekin.

Jorge Vildak zuzentzen duen taldeak, Irene Paredes atzelari gipuzkoarra hasierako hamaikakoan zuela, aurrea hartu zuen markagailuan bigarren zatiaren hasieran, Athenea del Castillok eskuin hegaletik egindako jokaldi bikain baten ondoren. Hark Esther Gonzalez aurrelariari erdiratu zion baloia, eta Gonzalezek ez zuen barkatu area barrutik egindako erremate gurutzatuarekin.

Espainia nagusi zen kanporaketa pasatzeko faboritoa zen taldearen aurrean, baina Ella Toonek arauzko denbora amaitzeko sei minutu falta zirenean sartutako golak luzapenera bidali zuen partida.

Denbora gehigarrian, etxekoek, ia azken orduan egindako golaren susperraldia baliatuta eta zaleen bultzada lagun zutela, partidaren agintea hartzea lortu zuten Stanwayk area kanpotik sartutako golari esker.

Horren aurrean, Vildak azken aldaketak egin zituen, eta Amaiur Sarriegi Realeko aurrelaria zelairatu zuen berdinketaren golaren bila. Txuri-urdinak, txapelketan jokatu zituen bere lehen minutuetan, arriskua sortu zuen aurkariaren aurrean behin baino gehiagotan, baina golik erdietsi gabe. Hartara, Espainiako selekzioa Europako Txapelketatik kanpo geratu zen. Hirugarren aldia da jarraian final-laurdenak gainditu ezinik geratzen dela.

Fitxa teknikoa:

2 - Ingalaterra: Earps; Bronze, Bright, Williamson, Daly (Greenwood, 82. min); Stanway, Walsh (Scott, 116. min), Kirby (Toone, 64. min); Mead (Kelly, 58. min), White (Russo, 58. min) eta Hemp (Parris, 117. min).

1 - Espainia: Paños; Batlle, Paredes, Mapi Leon, Carmona; Bonmati, Guijarro, Abelleira (Aleixandri, 70. min); Cardona (Athenea, 46. min), Esther (S. Garcia, 77. min) eta Caldentey (Sarriegi, 100. min).

Golak: 0-1: Esther, 54. min. 1-1: Toone, 84. min. 2-1: Stanway, 96. min.

Epailea: Stephanie Frappart (FRA). Txartel horiak: Greenwood (Ingalaterra); Mapi Leon eta Misa (Espainia).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    26 15:30 - 17:45 TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (3. etapa)
    27 22:10 - 00:30 ZESTA-PUNTA | Araba Euskaraz: Erkiaga-Del Rio vs Barandika-Lekerika

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena