11:05

Futbola

INGALATERRAKO EUROKOPA

Suediak Belgika garaitu du eta Ingalaterraren aurkaria izango da finalerdietan (1-0)

I. G. | EITB MEDIA

Bigarren finalerdia Alemaniaren (ostegunean 2-0 irabazi zuen Austriaren aurka) eta larunbat honetako Frantzia eta Herbehereen arteko partidako irabazlearen artean jokatuko da.

  • Suediako jokalariak garaipenaren gola ospatzen

    Suediako jokalariak garaipenaren gola ospatzen. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Suediako selekzioak 2022ko Eurokopako finalerdietarako txartela lortu du Belgikari 1-0 irabazita, 92. minutuan Linda Sembrantek sartutako golari esker. Hala, Ingalaterra anfitrioiarekin neurtuko dira.

Suediarren setioak eta nagusitasunak aurkarien atera 30 jaurtiketa baino gehiago jaurtitzea eragin zuen. Azkenekoan, norgehiagokako ia azken jokaldian, Suediak korner batean lortu zuen gola iritsi zen.

Porrota jasan arren, Belgikak, bere bigarren Eurokopan, beste urrats historiko bat eman du: final-laurdenetara iristea.

1984an txapeldun izan ziren suediarrek Ingalaterrarekin (Espainia kanporatu zuena luzapenean 2-1eko emaitzarekin) hitzordua duen txartela eskuratu dute.

Bigarren finalerdia Alemaniaren (ostegunean 2-0 irabazi zuen Austriaren aurka) eta larunbat honetako Frantzia eta Damaris Egurrolaren Herbehereen arteko partidako irabazlearen artean jokatuko da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena