22:21

Futbola

Errege Kopa

Hernanik eta Injertok agur esan diote Kopako ametsari

EITB Media

Gipuzkoako taldeak galdu egin du Victoriaren kontra (1-0) eta nafarrek ezin izan dute gainditu Utrillasen jokatutako kanporaketa (2-0). Kopatik at geratu direnez, ezingo dute bete Santander Ligako talde baten aurka aritzeko ametsa.

  • Errege Kopa

    Errege Kopakologotipoa. Argazkia: RFEF

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hernani eta Injerto euskal taldeak Errege Kopatik at geratu dira atariko kanporaketan, eta ezingo dute bete Santander Ligako talde baten aurka jokatzeko ametsa.

Hernanik galdu egin du Galizian, Victoriaren aurka (1-0), eta Injertok porrota jaso du Aragoin, Utrillasen aurka (2-0). Beraz, amaitu egin da bi euskal talde hauen ibilbidea Errege Kopan.

Kopako lehen kanporaketako partidak ostegun honetan zehaztuko dira, zozketa bidez. Leioak bermatuta du Santander Ligako aurkari baten kontra lehiatzea, baina ez du Athletic, Bartzelona, Real Madril edo Atletico Madril izango aurkari, lau talde horiek final-zortzirenetan ekingo baitiote Kopari, Espainiako Superkopa jokatuko dutelako.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena