18:17

Futbola

2022ko maiatzera arte

Iñaki Alonso, Deportivo Saprissa taldeko entrenatzaile berria

EITB Media

Euskal entrenatzaileak 2022ko maiatzera arte sinatu du kontratua Costa Ricako egungo txapelduna den taldearekin.

  • Iñaki Alonso

    Iñaki Alonso, Deportivo Saprissa taldeko entrenatzailea. Argazkia: @SaprissaOficial

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñaki Alonso da Deportivo Saprissa taldeko entrenatzaile berria. Euskal teknikariak Costa Ricako talde garrantzitsuenetakoa dena zuzenduko du, klubak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Asteartean Mauricio Wright entrenatzailea kargugabetu zuen Deportivo Saprissak. Iñaki Alonsok 2022ko maiatzera arte sinatu du kontratua Costa Ricako taldearekin. Bizkaitarrak, Lemoa, Real Union, Murtzia, Huracan, Compostela, La Hoya Lorca, NK Rudes eta Alaveseko gazte mailako A taldea zuzendu ditu bere ibilbidean. 

Deportivo Saprissa Amerikako Iparraldeko, Erdialdeko eta Karibeko Konfederazioko (Concacaf) talde garrantzitsuenetakoa da, hiru aldiz txapeldun izan baita. Gainera, Costa Rican 36 titulu erdietsi ditu. Egungo Costa Ricako txapelduna da, eta 2021eko Irekiera Torneoan laugarren postuan da 19 partidatan 28 puntu lortuta; aurretik ditu, Herediano (36 puntu), Alajuelense (32 puntu) eta Santos (30 puntu) taldeak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena