18:33

Futbola

Denboraldi baterako

Amorebietak Mikel San Jose fitxatu du

A. B. E. | EITB Media

Nafarroako erdilariak 32 urte ditu eta denboraldi baterako kontratua sinatu du talde bizkaitarrarekin. Zornotzako taldeak datorren denboraldirako egin duen zazpigarren fitxaketa da San Joserena.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amorebietak Mikel San Jose fitxatu du, klubak ostegun honetan jakitera eman duenez. Athleticeko jokalari ohiak Birmingham City taldean jokatu zuen 2020-2021 denboraldian eta urte beterako kontratua sinatu du talde bizkaitarrarekin, 2022ko ekainaren 30era arte.

San Josek 32 urte ditu, eta Amorebietak datorren denboraldirako egin duen zazpigarren fitxaketa da. Orain arteko fitxaketak, Oier Luengo (Bilbao Athletic), Oscar Gil (Racing Santander), Josu Orkoidi (Sabadell), Markel Lozano (Celta B), Lander Olaetxea (UD Logroñes) eta Iker Amorrortu (Calahorra) joklariak izan dira.

Nafarroako erdilariak hamaika denboraldi eman zituen Athleticen, 2009 eta 2020 denboraldien artean, elastiko zuri-gorriarekin 397 partida jokatuta eta 37 gol sartuta. 2020-2021 denboraldian Ingalaterrako Bigarren Mailako Birmingham Cityn 28 neurketa jokatu zituen; 27 ligan eta bat Kopan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena