00:58

Futbola

FITXAKETAK

Alavesek Iñigo Cordoba zuri-gorria fitxatu eta Adrian Marinekin zuen lotura eten du

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Athleticeko erasoko ezker hegalekoa Bilbotik Gasteizera joango da; Murtziako atzelariak, berriz, Granadan jokatuko du hemendik aurrera.

  • Iñigo Cordobak Alavesen jokatuko du, utzita.

    Iñigo Cordobak Alavesen jokatuko du, utzita. Argazkia: Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek Athleticeko Iñigo Cordobaren fitxatu du astelehen honetan, neguko merkatuaren azken txanpan. Jokalari bilbotarra utzita arituko da Gasteizen, denboraldia amaitu arte.

Cordobak hiru neurketa baino ez ditu jokatu denboraldi honetan, eta gasteiztarren erasoko ezker hegala indartuko du.

23 urte dituen arren, Alavesen fitxaketa berriak laugarren denboraldia bete du Athleticen, eta 96 neurketatan jantzi du elastiko zuri-gorria: 80 aldiz Ligan partida, 6 aldiz Errege Kopan eta 10 aldiz Europa Ligan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    18 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabala
    18 Zuzenean 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena