18:10

Alaves

FITXAKETAK

Alavesek Pellistri fitxatu du Manchester Unitedetik, utzita

EITB MEDIA | AGENCIAS

Jokalari uruguaitar gaztea (19 urte) denboraldi amaierara arte iritsiko da Gasteizera, babazorroen erasoko jokoa eskuin aldetik indartzeko.

  • Facundo Pellistri.

    Facundo Pellistri. Argazkia: Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek igande honetan jakinarazi duenez, Facundo Pellistri uruguaitarra fitxatu du utzita denboraldia amaitu arte, Manchester United talde ingelesetik.

Tomas Tavares portugaldarra joan izanak eskuin hegalerako jokalari bat bilatzera behartu du klub babazorroa, taldearen soldata muga oztopatuko ez duena, eta profil hori betetzen du Hegoamerikako 19 urteko erasoko hegalekoak.

Etorkizun oparoa aurreikusten zaion jokalaria Montevideoko (Uruguai) Peñarol taldeko azpiko kategorietan hazitakoa da, eta joan zen udan Europara egin zuen jauzi. Manchester Unitedek 8,5 milioi euro ordaindu zituen berarengatik.

Fitxaketa horren ostean, ez da espero mugimendu gehiagorik egotea Gasteizko taldean neguko merkatuaren azken txanpan, beste irteerarik egin ezean, kirol zuzendaritzak azaldu zuenez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena