Futbola
FITXAKETAK
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Athleticeko erasoko ezker hegalekoa Bilbotik Gasteizera joango da; Murtziako atzelariak, berriz, Granadan jokatuko du hemendik aurrera.
Iñigo Cordobak Alavesen jokatuko du, utzita. Argazkia: Alaves
Alavesek Athleticeko Iñigo Cordobaren fitxatu du astelehen honetan, neguko merkatuaren azken txanpan. Jokalari bilbotarra utzita arituko da Gasteizen, denboraldia amaitu arte.
Cordobak hiru neurketa baino ez ditu jokatu denboraldi honetan, eta gasteiztarren erasoko ezker hegala indartuko du.
23 urte dituen arren, Alavesen fitxaketa berriak laugarren denboraldia bete du Athleticen, eta 96 neurketatan jantzi du elastiko zuri-gorria: 80 aldiz Ligan partida, 6 aldiz Errege Kopan eta 10 aldiz Europa Ligan.
¿ @AdrianMarin28 se desvincula del Deportivo Alavés.
— Deportivo Alavés (@Alaves) February 1, 2021
Mila esker eta zorte on, Adrián¿#GoazenGlorioso ¿
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa