Munduko Txapelketa
Qatar 2022
EITB Media
Luis Enrique Martinez gizonezkoen Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Twitch sare sozialean adierazi du, Euskal Herria asko gustatzen zaiola, euskal kirolengatik, kulturarengatik eta euskaldunen izateko erarengatik.
Luis Enrique Martinez, gizonezkoen Espainiako futbol selekzioko hautatzailea. Argazkia: EFE
Luis Enrique Martinez gizonezkoen Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Twitch sare sozialean esan du, Asturiarra izango ez balitz, euskalduna izatea gustatuko litzaiokeela.
"Beti esan diet nire lagunei, asturiarra izango ez banintz euskalduna izatea gustatuko litzaidakeela, soilik euskaraz hitz egiteagatik eta euskara jaiotzatik jakin ahal izateagatik bada ere", adierazi du Luis Enriquek erabiltzaile batek Donostian inoiz txuletarik jan ote duen galdetu ostean.
"Euskal Herria asko gustatzen zait, euskal kirolengatik, euskal kulturarengatik eta euskaldunen izaerarengatik. Euskaldunak eta asturiarrak beti eraman gara oso ondo", gaineratu du.
Bestalde, behin Zarautzen Argiñanoren jatetxean txuleta "oso ona" jan zuela kontatu du, baita Behobia-Donostian eta Donostiako Maratoian parte hartu zuela ere.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa