Athletic club
Kontratu berritzea
EITB Media
Nafarroako jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kotratua luzatzeko 2024ko ekainaren 30era arte.
Raul Garcia, Athleticeko joklaria, Gironaren aurkako Ligako partida baten. Argazkia: EFE
Raul Garciak kontratua berritu du Athleticekin 2024ko ekainaren 30era arte, klubak ostiral honetan, ekainaren 30ean, jakinarazi duenez, bere webgunean argitaratutako ohar baten bidez.
Nafarroako jokalariaren aurreko kontratua 2023ko ekainaren 30ean bukatzen zen, baina beste urtebetez jarraituko du talde zuri-gorrian. Garciak 338 partida jokatu ditu Athleticekin. Guztira, 83 gol sartu ditu, eta klubaren historiako 25 golegile onenen artean dago.
Ligan neurketa gehien jokatu dituen hirugarren jokalaria da Raul Garcia, 622 jokatu dituzten Andoni Zubizarretaren eta Joaquin Sanchezen atzetik. Athletic da Iruñekoak norgehiagoka gehien jokatu dituen taldea.
2015-2016 denboraldian iritsi zen Raul Garcia Athleticera, Atletico Madriletik. Ondorioz, bere bederatzigarren sasoia beteko du talde zuri-gorriarekin 2023-2024 denboraldian.
Athleticen zuzendaritzak jakinarazi duenez, Raul Garciaren kontratuak helburuen araberako osagai aldakorra duen soldata-egitura du.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa