10:59

Athletic club

Beste bi denboraldiz

Iñigo Lekuek kontratua berritu du Athleticekin 2025era arte

EITB Media

Bilboko jokalariak beste bi denboraldiz berritu du kontratua; hau da, 2025eko ekainaren 30era arte.

1:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Lekuek kontratua berritu du Athleticekin 2025eko ekainaren 30era arte, klubak apirilaren 23an jakinarazi duenez, bere webgunean publikatutako ohar baten bidez.

Bilboko jokalariak 29 urte ditu, eta 2012an iritsi zen Lezamara, Danok Bateko gazte mailako taldetik. Guztira, 207 partida jokatu ditu Athleticen lehen taldearekin; horietako 50 azken bi denboraldietan. Lehen taldearekin debuta egin zuen 2015eko abuztuaren 14an Bartzelonaren aurkako Espainiako Superkopako joaneko partidan, Ernesto Valverde entrenatzaile zela, eta talde zuri-gorriak garaipena bereganatu zuen 4-0eko emaitzarekin.

Jon Uriarte presidentea buru duen zuzendaritzak adierazi du Lekueren kontratu berritzeak helburuen araberako soldata-egitura duela.

"Nire bizitzako klubean jarraitzea dena da niretzat. Maite dudan kluba da, txikitatik naiz bazkide, eta Athleticen jokatzen eta talde honen elastikoa janzten hamarkada bat bete ahal izatea zorionerako eta harrotasunerako arrazoi bat da niretzat, zein maite nauen jendearentzat", adierazi du Iñigo Lekuek kontratua berritu ostean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena