20:52

Athletic club

SANTANDER LIGA

Athletic porrotarekin itzuliko da Balaidosetik (1-0)

B. L. G. | EITB MEDIA

Valverderen taldeak ez du asmatu erasoan eta Celtak izan dituen aukera bakanetako atean gola sartzea lortu du. Iñaki Williamsek 2016tik jokatu ez duen lehen partida izan da Balaidosekoa.

  • Berenguer Aidoorekin borrokan

    Berenguer Aidoorekin borrokan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek galdu egin du Balaidosen Celtaren aurka 1-0eko emaitzarekin. Aukera gutxiko partida izan da eta Iago Aspasek 70. minutuan lortu du partidako gol bakarra.  Gainera, Iñaki Williams deialditik kanpo geratu da belaunean izandako arazoak medio, eta amaiera eman dio 251 partida jarraian jokatu izanaren errekorrari.

Celta-Athletic partidako laburpena

Ez da ondo hasi norgehiagoka Athleticentzat. Hasierako txistua eta 30 segundora jaso baitu lehen gola talde zurigorriak. Epaileak, baina, VARraren laguntzarekin gola baliogabetu du jokaldiaren hasieran Carles Perezi baloiak eskuan jo diolako.

Nahiz eta gola ez den markagailura igo, Celtak erasoari eutsi dio eta Valverdek zuzendutako mutilak ez dira egoerari buelta emateko gai izan. Are gehiago, 14. minutuan, Celtak beste aukera argi bat izan du, baina Unai Simonek geldiketa bikain batekin ekidin du etxekoen gola.

Hurrengo minutuetan indarrak berdindu dira. Athleticek baloiaren jabetza berreskuratu eta erasoko jokaldiak lotzen joan da, abagune argirik sortu gabe, baina Celta Simonen atetik urrun mantenduz.

Athleticek lehen zatian izan duen aukera argiena Berenguerren eskutik heldu da. Nafarrak taldeko jokaldi on bati bukaera ederra eman dio 33. minutuan. Athleticeko 7 zenbakiaren jaurtiketak, ordea, zutoinarekin egin du topo.

Aldageletatik bueltan, Athleticen lehen aukera ere Berenguerrek izan du. Oraingoan, langan jo du Celtako atezainaren gainetik egindako saiakerak (53. min.). Hala ere, marrazainak banderatxoa altxa du, jokaldia baliogabetuz.

Joan etorri askoko minutuak izan ditu partidak. Hala ere, azkeneko pasean ez ziren asmatzen ari eta ez zuten abagune argirik sortzen. Gola edozein momentutan iritsi zitekeen, bai Celtaren aldetik eta baita Athleticen aldetik ere.

Valverderen taldearen kalterako, Iago Aspas izan da baloia sare barrura bidaltzea lortu duena. Defentsa zurigorriaren gainetik egindako pase batek bakarrik utzi du galiziarra Unai Simonen aurrean. Horrelakoetan hutsik egiten ez duen horietakoa da Aspas, eta 1-0ekoa jarri du markagailuan.

Azkenean, Athleticek ezin izan du gola erdietsi garaipen honekin jaitsiera postuetatik irten den Celataren aurka.

Fitxa teknikoa:

1 - Celta: Marchesín; Mingueza, Aidoo, Unai Núñez, Javi Galán; Carles Pérez (Solari, 91. min), Tapia (Beltran, 46. min), Óscar Rodríguez (Larsen, 46. min), Luca de la Torre (Kevin, 85. min); Gabri Veiga (Cervi, 81. min) eta Aspas.

0 - Athletic: Unai Simon; Lekue (De Marcos, 73. min), Vivian, Yeray (Vesga, 66. min), Yuri; Dani García, Ander Herrera (Sancet, 46. min); Nico Williams (Zarraga, 66. min), Muniain (Raúl García, 66. min). 66), Berenguer; eta Guruzeta.

Golak: 1-0 Aspas (70. min)

Epailea: Díaz de Mera. Txartel horia atera dio Tapiari (35. min), Unai Núñez (81. min) Celtaren partetik; eta Yerayri (61. min) eta Zarraga (86. min) Athleticen partetik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    24 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena