Athletic club
Santander Liga
I. G. | EITB MEDIA
Alferrik galdutako aukerek bilbotarren porrota eragin dute Real Madrilen aurka, Benzema eta Kroosen bi golekin.
Berenguer, baloi baten lehian. Argazkia: EFE
Athleticek 0-2 galdu du Real Madrilen aurka San Mamesen, Karim Benzemaren eta Toni Kroosen golen ondorioz, 'Katedralak' inoizko sarrerarik onena izan duen partidan: 49.316 ikusle.
Athletic - Real Madril partidako laburpena
Athleticek intentsitate handia jarri dio hasierako txistutik. Talde bizkaitarrak bere presio biziarekin aurkaria itotzea lortu du, batez ere eskuin aldetik min egitenez, eta abisu pare bat ere eman ditu. Lehenik eta behin, geldikako baloian, Paredes debutariaren burukada batekin, Courtoisekin topo egin duena, eta gero Nico Williamsen kalitatearekin, zutoinetik gertu joan den jaurtiketa zorrotz batekin.
Benzemak Paredesen aurka jo duen jaurtiketa baten bidez eman du abisua eta, Athletic Sanceten eta Iñaki Williamsen arteko konbinazio on batean aurkaria ezustean harrapatzeko zorian egon ondoren, frantziarrak kalitatezko jaurtiketa egin du bere taldea aurreratzeko (0-1).
0-1ekoak bisitarien konfiantza handitu du, Ernesto Valverderen taldearen erasoak ondo kontrolatzea lortuz eta 'Lehoiak' nekatzeko jabetza luzeagoak gauzatuz.
Bigarren zatian Athletic gogor atera da berriz eta Real Madril giltzapetzen saiatu da. Valverdek hiru aldaketekin erreakzionatu du Muniain, Herrera eta Guruzeta zelairatuz, bigarren aurrelari batekin madrildarren arean presentzia handiagoa izateko.
Athleticek arnasa hartu du eta, ikusleek bultzatuta, gogor sakatu du. Hala ere, aukerak aprobetxatzea falta izan zaio, batez ere Nico Williamsena, dena alde zuenean huts egin baitu.
Iñaki Williamsek hainbeste bilatutako gola lortu du, baina 1-1ekoa bertan behera utzi du epaileak jokoz kanpo zegoelako. Azkenean, Ancelottiren mutilek erabaki dute norgehiagoka Kroosen jaurtiketa batekin (0-2).
Fitxa teknikoa
0 - Athletic: Unai Simon; De Marcos (Lekue, 76. min), Paredes, Vivian, Yuri; Zarraga (Herrera, 67. min), Vesga (Raul Garcia, 86. min); Nico Williams, Sancet (Muniain, 67. min), Berenguer (Guruzeta, 67. min); eta Iñaki Williams.
2 - Real Madril: Courtois; Nacho, Militao, Rudiger, Mendy; Ceballos (Kroos, 85. min), Camavinga, Valverde; Asensio (Modric, 73. min), Benzema eta Vinicius (Rodrygo, 83. min).
Golak: 0-1, 24. min, Benzema; 0-2, 90. min, Kroos.
Epailea: Sanchez Martinez. Txartel horia atera die Yuri, Vivian eta Herrerari, Athleticen aldetik, eta Camavinga eta Viniciusi Real Madrilen aldetik.
San Mamesek inoizko ikusle gehien izan ditu: 49.316
Athleticen eta Real Madrilen arteko Santander Ligako partida ikustera San Mamesera joan diren 49.316 ikusleek marka berria ezarri dute, guztira 53.331 eserleku dituen zelaian.
Aurreko erregistroa 2020ko otsailaren 6an bildu ziren 49.154 zaleak izan ziren, Bartzelonaren aurka jokatu zuten Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa