14:41

Athletic club

ONE CLUB MAN/WOMAN

Ricardo Bochinik eta Jennifer Zietzek maiatzaren hasieran jasoko dituzte One Club Man/Woman sariak

Agetnziak | EITB Media

Erdilari alemaniarrak maiatzaren lehenengo asteburuan jasoko du bere saria, Athletic-Atlético Madril LaLiga Santanderreko partidaren atarikoan. Argentinarraren txanda astebete geroago izango da, Athleticek Valentziaren kontra jokatuko duen partida hasi aurretik.

  • Ricardo Enrique Bochini eta Jennifer Zietz.

    Ricardo Enrique Bochini eta Jennifer Zietz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ricardo Bochini eta Jennifer Zietz 2022ko One Club Man/Woman saridunek maiatzeko lehen bi asteburuetan jasoko dituzte euren sariak, Athletic-Atletico Madril eta Athletic-Valentzia partiden atarietan.

1. FCC Turbine Potsdam taldean 17 denboraldi eman dituen Zietzek, talde zuri-gorriaren omenaldia jasoko du Atletico Madrilen aurkako partida hasi aurretik, maiatzaren lehenengo asteburuan.

Bi Txapeldunen Liga dituen alemaniarrak bi omenaldi jasoko ditu. Lehenengoa, San Mamesen izango da, LaLiga Santanderreko 34. jardunaldiari dagokion Athletic-Atletico Madril partidan. Bigarrena, berriz, Lezaman, UDG Tenerifen aurkako partidan, Iberdrola Ligako 28. jardunaldian.

Maiatzaren bigarren asteburuan, berriz, Ricardo Bochini argentinarraren txanda izango da, San Mamesen, zaleen aurrean.

Athleticek Bochiniren saria iragarri zuenean esandakoaren arabera, 1986ko Munduko Txapelketa eta Club Atletico Independienteko elastikarekin 4 Libertadores Kopa irabazitako erdilaria "Argentinako futboleko '10' zenbakidun onena izan da Diego Armando Maradona eta Leo Messiren ostean".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena