Athletic club
Historian sartu da
Agentziak | Erredakzioa
Sevillaren aurka Errege Kopako partidan titular izan ondoren, Gipuzkoako jokalaria talde zuri-gorriarekin partida gehien jokatu duen 5. jokalaria da.
Albisteak (3)
Markel Susaetak 500. partida ofiziala jokatu zuen Athleticekin asteazkenean, Sevillaren aurka Errege Kopako partidan titular izan ondoren. Eibarko jokalaria talde zuri-gorriarekin partida gehien jokatu duen 5. jokalaria da.
Aurretik, Jose Angel Iribar (614), Txetxu Rojo (541), Joseba Etxeberria (514) eta Andoni Iraola (510) daude.
Lehenengo itzulian, 15 partida jokatu ditu gipuzkoarrak, eta bigarren itzulian, erritmo horretan jarraituz gero, Joseba Etxeberriaren parean kokatzeko aukera izango du.
Susaeta zazpi urterekin hasi zen Lezaman, eta 2007an egin zuen debuta lehen taldearekin, Joaquin Caparrosen eskutik.
Lehen Mailan eman dituen hamabi denboraldietan, Ligako 372 partida, Errege Kopako 50 partida, Txapeldunen Ligako 8 partida, Europa Ligako 67 partida eta Espainiako Superkopako 3 partida jokatu ditu.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa