13:27

Athletic club

Aurkezpena

Ibai Gomez, Sevillaren kontra jokatzeko prest

eitb.eus

Santutxuko jokalaria gaur aurkeztu dute San Mames futbol-zelaian, eta bertan jokatu nahi duela esan du Ibaik. 2022ra arte izango da zuri-gorria.

  • Rafa Alkorta, Ibai Gomez eta Aitor Elizegi. Argazkia: Athletic

    Rafa Alkorta, Ibai Gomez eta Aitor Elizegi. Argazkia: Athletic

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Clubek gaur aurkeztu du Ibai Gomez San Mamesen, Jose Iragorri aretoan, Aitor Elizegi presidentea eta Rafa Alkorta kirol-zuzendaria lagun zituela.

Santutxukoaren esanetan, Alaves uzteko erabakia zaila izan da, baina talde zuri-gorriarengatik sentitzen duena izan da Athleticera bueltatzeko arrazoi nagusia.


IBAIREN ESALDIAK

> Jendearekin harremanetan egotea gustatzen zaion jokalaria naiz. Alavesen izan dudan agurra sekulakoa izan da. Baina Athleticeko zaleengandik jaso dudan babesa ere sekulakoa izan da beti. Maitasunez jaso dudana lanarekin erantzun nahi dut.

> Txikitatik naiz Athleticekoa. Esparru profesionalean, Athleticen bakarrik bizi izan naiz. Ez nekien zer zen kanpoan jokatzea, eta Alavesen bizitakoa bizi eta gero, ezin dut ezkutatu asko maite ditudala eta oso eskertuta nagoela.

> Aitorrek, Rafak eta hirurok pentsatzen dugu hau dela nire etxea; beraz, ez dauka zentzurik etete-klausularik izatea.

> Erronka ederra da, eta dena emango dut, % 200ean defendatuko ditut koloreak.

> Egoera honekin beldurtuko banintz, ez nintzatekeen etorriko. Baikor nator. Talde ederra dugu eta ziur nago egoerari buelta emango diogula. Taldeak azken hilabetean hobera egin duela uste dut.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 Zuzenean 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena