15:35

Alaves

LaLiga EA Sports

San Emeterioren golak ozpindu egin du Alavesen itzulera Lehen Mailara (1-0)

Agentziak | EITB MEDIA

Cadizek jokoan zeuden hiru puntuak poltsikoratu ditu, 7.minutuan egindako golari esker. Andaluziarrek 10 jokalarirekin jokatu dituzte azken minutuak, epaileak Gonzalo Eskalanteri txarte gorria atera diolako, Kike Garciari egindako faltagatik.

  • Ander Guevara, Cadizeko jokalariz inguratuta

    Ander Guevara, Cadizeko jokalariz inguratuta. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alaves galtzaile atera da Nueva Mirandilla estadioan Cadizen aurka jokatutako partidan, LaLiga EA Sportseko lehenengo jardunaldian. Gasteiztarrek 1 eta 0 galdu dute San Emeteriok 7. minutuan egindako golaren ondorioz. Cadiz 10 jokalarirekin geratu da azken minutuetan, epaileak txartel gorria atera diolako Gonzalo Escalanteri, Kike Garciari egindako sarrera beldurgarriagatik. Arabarrak berdinketa lortzen saiatu dira, eta zenbait aukera izan dituzte, baina emaitza ez da aldatu.

Cadiz-Alaves partidaren laburpena

Lehen zatian, jokoak ez du erritmorik izan, denboraldiaren hasiera delako eta tenperatura altua izan dutelako.

Cadizek jokoaren kontrola hartu du lehen ordu erdian, partidako 7. minutuan San Emeteriok egindako golari esker. Andaluziarrek bigarrena bilatu dute, partida bideratuta uzteko.

Ondoren, Alavesek aurrerapausoa eman du, baina erasoan arrisku gutxi sortu dute eta Cadizen defentsak ondo erantzun die Luis Garcia Plazaren taldearen saiakerei.

Aukerarik argienetarikoa Ruben Duartek izan du 41. minutuan, baina Jeremias Ledesma atezainak ondo erantzun dio bere jaurtiketari.

Bigarren zatian, arabarrek Cadiz mendean hartu dute eta andaluziarrak euren zelaian sartu dituzte. Hala ere, Sergio Gonzalen taldea ondo aritu da defentsan, espazio guztiak itxiz.

88.minutuan, Cadiz jokalari bat gutxiagorekin geratu da Gonzalo Escalante argentinarrak Kike Garciari egindako sarrera beldurgarriaren ondorioz. Epaileak txartel gorria atera dio zuzenean.

Epaileak 10 minutuz luzatu du partida, baina hala ere, markagailua ez da aldatu, eta hiru puntuak etxean geratu dira.

Fitxa teknikoa:

1 - Cadiz: Ledesma, Carcelen, Luis Hernandez, Fali, Javi Hernandez (Pires, 64. min), San Emeterio, Alcaraz, Alejo (Sobrino, 64. min), Machis  (Alex FernAndez, 86. min), Roger (MerE, 86. min) eta Ramos.

0 - Alaves: Sivera, Gorosábel, Marín, Duarte (LOpez, 63. min), Abqar, Sedlar (Rebbach, 63. min), Guevara (Sylla, 84. min), Blanco (Benavidez, 63. min), Guridi, Rioja eta Miguel (Kike García, 58. min.)

Gola: 1-0, 7. min: San Emeterio.

Epailea: Díaz de Mera (Gaztela Mantxako batzordekoa). Txartel gorria atera dio Escalanteri (87. min). Txartel horia atera die Cadiz taldeko Luis Hernandezi eta Sobrinori, eta Alaveseko Sedlari eta Duarteri.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena