11:26

Alaves

Fitxajea

Alavesek Kike Garcia aurrelaria fitxatu du

Agentziak | EITB MEDIA

33 urteko jokalariak Osasunan jokatu du azken bi denboraldietan eta 13 gol sartu ditu. Bestalde, Alavesek Salva Sevillak taldea utziko duela iragarri du, Gasteizen urtebete eman ostean.

  • Kike Garcia, Osasunarekin jokatutako partida batean

    Kike Garcia, Osasunarekin jokatutako partida batean. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek bere erasoa indartu du Kike Garciaren fitxaketarekin. Jokalariak bi urteko kontratua sinatu du.

33 urteko aurrelariak Osasunan eman ditu azken bi denboraldiak eta 13 gol sartu ditu talde gorritxoarekin.

Talde gasteiztarrak ohar batean adierazi duenez, Kike Garciak "bizkarreko joko sendoa eta erremate bortitza" ditu.

Zortzi denboraldi jarraian eman ditu Lehen Mailan (221 partida), Eibar eta Osasuna taldeekin, Middlesbrough talde ingelesean jokatu ostean.

Alavesen fitxaketa berria lehenbailehen hasiko da taldekide berriekin entrenatzen, eta baliteke astelehen honetan Cadizen aurkako liga partidan egotea.

Giuliano Simeoneren lesio larriak talde gasteiztarra fitxaketaren bat azkar egitera behartu du.

Salva Sevilla badoa

Bestalde, Alavesek Salva Sevillaren agurra iragarri du, Gasteizen denboraldi bat jokatu ostean.

Erdilari beteranoa 2022an iritsi zen Alavesera zelai erdian esperientzia gehitzeko. Bere lana erabakigarria izan da; 4 gol eta 3 asistentzia egin ditu jokatutako 42 partidetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    24 Zuzenean 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena