Alaves
6. jardunaldia
Agentziak | Erredakzioa
Arabarrek aukerak izan dituzte baina ez dute golarekin asmatu. Elxekoen goleatzaileak Pere Milla (39') eta Tete Morente (86') izan dira.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Elxek urrezko hiru puntu eskuratu ditu Mendizorrotzan, Alavesen aurka irabazi eta gero (0-2), Santader Ligako 6. jardunaldian. Neurketak joan-etorri ugari izan ditu, baina gasteiztarrak kamuts aritu dira aurkariaren ate aurrean, bost gol aukera garbi izan baitituzte, baina asmatu ezinik.
Porrot horrekin egoera zailean geratu da sailkapenean Machinen mutilak lau punturekin; Elxek, berriz, garaipen garrantzitsua bereganatu Pere Milla eta Morentek sartutako golei esker.
Fitxa teknikoa:
0 – Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Rodrigo Ely (Luis Rioja, 81. min), Lejeune (Laguardia, 46. min); Edgar Méndez (Borja Sáinz, 62. min), Pere Pons, Rodrigo Battaglia, Jota Peleteiro (Tomás Pina, 62. min), Adrián Marín (Javi López, 62. min); Joselu eta Lucas Pérez.
2 – Elx: Edgar Badía; Josan (Guido Carrillo, 83. min), Barragán, Gonzalo Verdú, Dani Calvo; Raúl Guti, Fidel; Marcone (Nfulu, 65. min), Sánchez Miño (Emiliano Rigoni, 46. min; Diego González, 84. min); Pere Milla eta Tete Morente (Luismi, 91. min).
Golak: 0-1, 39. min: Pere Milla. 0-2, 86. min. Tete Morente.
Epailea: Cordero Vega. Txartel horiak: Lejeune eta Rodrigo Ely (Alaves); Marcone, Dani Calvo, Tete Morente, Josan eta Pere Milla.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa