Beste kirolak
Izotz-hockeya
EITB MEDIA
Irene Senacek zuzentzen duen taldeak 2-3 irabazi die madrildarrei bosgarren eta azken partida, eta Iberdrola Liga irabazi du horrela.
Emakumezkoen izotz-hockeyko Txuri-Urdin taldeak Ligako titulua irabazi du berriro igande honetan, Majadahondaren etxean. Irene Senacek zuzentzen duen taldeak 2-3 irabazi die madrildarrei bosgarren eta azken partida, eta Iberdrola Liga irabazi du horrela.
Aurretik jokatutako partidetan bi taldeek bina garaipen lortu ondoren, azken lehia Majadahondan jokatu dute.
Bi taldeek gol bana sartu dute lehen zatian, eta emaitza horri eutsi diote bigarren zatian, partida oso lehiatua izan baita.
Azken zatia hasi eta gutxira, baina, Donostiako taldeak gola sartu du, eta finalean aurretik jarri da (1-2). Beraz, aldeko emaitza defendatzea egokitu zaio.
Madrilgo taldeak erasora jo du, baina banakako jokaldi on bat egin ostean, Txuri-Urdinek abantaila handitu du beste gol batekin, 10 minuturen faltan (1-3). Sei minuturen faltan, Majadahondak aldea murriztu du (2-3), baina Donostiako taldeak markagailuari eutsi dio, eta partida eta txapelketa irabazi ditu.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa