09:08

Beste kirolak

GOLFA

Hattonek hirugarren aldiz irabazi du Alfred Dunhill torneoa; Rahmek zazpigarren amaitu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Golfista ingelesak 264 kolpe eginda amaitu du Eskozian jokatutako txapelketa. Jon Rahm euskal golflariak zazpigarren postuan bukatu du, Tom Vaillantekin eta Li Haotongekin berdinduta.

  • Jon Rahmen artxiboko irudia

    Jon Rahmen artxiboko irudia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tyrrell Hatton golf-jokalari ingelesak hirugarren aldiz irabazi du Alfred Dunhill Links Championship txapelketa, ostegunetik igandera St. Andrews, Carnoustie, eta Kingsbarns zelaietan, Eskozian, jokatutako lehian, DP World Tour zirkuituaren baitan.

Hala, hirugarren aldiz nagusitu da Hatton torneo honetan, 2016an eta 2017an ere txapelduna izan baitzen. Aurten, 264 kolpeko txartela sinatuta bukatu du (par azpitik 24). Kolpe bateko abantaila atera do Nicolas Colsaertsi eta hirukoa, berriz, Tommy Fleetwood ingelesari.

Jon Rahm euskal jokalariak zazpigarren amaitu du, Hattonengandik sei kolpetara. LIV Golf zirkuituko Legion XIII taldean elkarrekin jokatzen dute. Rahmek zazpi birdie osatu dituen arren, lau bogey ere egin dituenez, garaipenerako aukerarik gabe geratu da. Azkenean, zazpigarren sailkatu da, Tom Vaillant frantziarrarekin eta Li Haotong txinatarrarekin berdinduta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena