Abraham Ancer mexikarra nagusitu da LIV zirkuituko Hong Kongeko torneoan, Paul Caseyrekin eta Cameron Smithekin lehia estua izan ostean. Jon Rahm euskal golf jokalaria hamalaugarren izan da.
Joaquin Niemann txiletarrak irabazi zuen, eta Sergio Garcia geratu zen bigarren. Rahm sailkatu zen hirugarren, Dean Burmester hegoafrikarrarekin berdinduta.
Barrikakoak Saudi Arabiako Inbertsio Publikoko Funtsak bultzatutako zirkuituaren hirugarren ekitaldiko aurreneko txapelketan jokatuko du: LIV Golf Mayakoba da, eta Riviera Mayan egingo dute. XIII. Legioa taldeko liderra izango da Rahm.
2022-2023 denboraldian egindako lorpenak bertan behera utzi ditu erakundeak: lau garaipen erdietsi zituen, eta 18. sailkatu zen FedEx Cup sailkapenean.
Kontratuaren baldintzak ez dituzte zehaztu, baina baliteke 500 milioi dolarretik gorakoa izatea. LIV Golf zirkuitua Saudi Arabiako Inbertsio Publikoaren Funtsak sortutako liga da.
Bizkaitarrak Pavon irabazleak baino 9 kolpe gehiago egin ditu, Lorenzo-Vera lapurtarrak bezala. Adrian Otaeguik, aldiz, 28. postuan amaitu du txapelketa, irabazleak baino 13 kolpe gehiago eginda.
Jon Rahmek komunikabideekin hitz egin du Espainiako Irekia amaitu ostean. Barrikakoa garaipena lortzetik urrun egon da, baina azken jardunaldi ona egin du. (Adierazpenak gaztelaniaz)
Barrikako jokalariak sailkapeneko goiko postuetatik urruti jarraitzen du, Espainiako Irekia amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Barrikakoak 34. postuan amaitu du Espainiako Irekiko hirugarren jardunaldia, Pavon liderrarengandik 9 kolpera. Adrian Otaegui, aldiz, 14. da, 7 kolpera.
Jon Rahmek garaipenaren lehian izatea espero du oraindik, Mike Lorenzo-Vera "oso pozik" dago orain arte egindako lanarekin, eta Adrian Otaeguik "ondo kokatuta" ikusten du bere burua asteburuari aurre egiteko.
Barrikakoak (-3) zortzi kolpera du Mathieu Pavon liderra (-11). Bestetik, Mike Lorenzo-Vera baionarrak fin jarraitzen du eta laugarren postuan dago (-9). Adrian Otaeguik (-5) ere ondo kokatuta ekingo dio asteburuari.
Jon Rahm, munduko sailkapeneko hirugarrena, pozik agertu da Espainiako Irekiko lehen jardunaldian egindako jokoagatik, 67 kolpeko txartela aurkeztu baitu (-4).
Barrikako jokalaria Madrilen da, ostegunetik igandera jokatuko den Espainiako Irekian jokatzeko. Torneoa laugarren aldiz irabaztea da bizkaitarrare helburua. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Europa 16,5-11,5eko emaitzarekin nagusitu zaio Ameriketako Estatu Batuetako taldeari, eta titulua berretsi du. Buruz buruko neurketetan emaitza estutu du AEBk, baina ezin izan du garaipena bereganatu. Jon Rahmek puntu erdi lortu du Schefflerren aurka.
'Txandakako kolpeen' modalitatean beste garaipen bat lortu ondoren (3-1), Europak 'bola onenaren' modalitatean amore eman du, Jon Rahm ikusle moduan zegoelarik.
Carlota Ciganda golflari nafarrak lan erabakigarria egin zuen atzo Europak Solheim Cup txapelketa irabazteko. Oso pozik agertu da emaitzarekin, eta talde osoaren lana izan dela azpimarratu du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Ameriketako Estatu Batuetako eta Europako golf jokalaririk onenetakoak arituko dira, ostiraletik igandera bitartean (irailaren 29tik urriaren 1era), Erromako Marco Simone klubean. Jon Rahm ere izango da bertan; barrikarra, egun, munduko sailkapeneko hirugarren postuan dago.
Bigarren jardunaldiko goizeko partidetan bina puntu bereganatu ditu talde bakoitzak. Arratsaldeko neurketetan, aldiz, Europak hiru garaipen bereganatu ditu eta AEBk bakarra. Carlota Ciganda bikain aritu da.
Txapelketako lehen lau partidetan nagusitu egin dira estatubatuarrak, baina hurrengo neurketetan desabantaila murriztu du Europako taldeak. Ondorioz, 2. egunari bi puntuko abantailarekin ekingo dio AEBk. Carlota Cigandak, Linn Grantekin bikotea osatuta, mendean hartu ditu Yin eta Ewing.
Erroman jokatuko dute aurten Ryder Cup golf txapelketa. Europa eta AEBko golflariak dagoeneko entrenatzen ari dira Italiako hiriburuan. Horie artean dago Jon Rahm italiarra.
Basozabal klubeko golf jokalari donostiarrak bosgarren bukatu zuen eguna astelehenean, liderra lau kolpera zuela; azken jardunaldian, baina, bikain aritu da, eta garaipena erdietsi du.
Golflari nafarrak guztira 268 kolpeko (parraz azpitik 20) txartela sinatu du. Ruoning Yinek eta Gina Kimek ere emaitza bera lortu dutenez, hirugarren postuan berdinduta geratu dira. Chanettee Wannasaen gazte thailandiarra izan da nagusi.
Barrikakoa lehen postuan zegoen asteburu honetan BMW Championship jokatu baino lehen, baina, azken emaitzaren ondorioz, hiru golflarik aurreratu dute: Schefflerrek, Hovlandek eta McIlroyk.
Otaeguik 72 kolperekin bukatu du txapelketa eta 276 (-5) egin ditu guztira. Laugarren geratu da, Marcus Helligkilde danimarkarra, Wilco Nienaber hegoafrikarra, John Parry ingelesa eta Connor Syme eskoziarrarekin berdinduta.
Igande honetan, euskaldunak 5 birdie egin ditu, baina 3 bogey eginda okertu du eguneko txartela, azkena 18. zuloan, 68 kolpeko ibilbidea egin eta 275 kolperekin bukatzeko, 5 parretik behera.