12:41

Beste kirolak

Motoziklismoa

David Alonso, munduko txapeldun Moto3n

EITB MEDIA

Alonsok Japoniako Sari Nagusia irabazi du. Xabi Zurutuza gipuzkoarra, berriz, hemezortzigarren postuan helmugaratu da.

  • David Alonso, munduko txapeldun Moto3an Argazkia: EFE

    David Alonso, munduko txapeldun Moto3an Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

David Alonso kolonbiarrak (CFMoto) denboraldiko hamargarren garaipena lortu du Motegiko zirkuituan, Moto3ko Japoniako Sari Nagusia irabazita, eta matematikoki munduko txapeldun bihurtu da, 321 puntu baititu jada sailkapen nagusian.

Alonsok Collin Veijer (Husqvarna) eta Adrian Fernandez (Honda) izan ditu podiumean lagun. Bien bitartean, Xabi Zurutuza gipuzkoarra hemezortzigarren izan da Japoniako proban, eta 22. postuan geratu da sailkapen nagusian, 11 puntu dituela.

Ivan Ortola espainiarra ziztu bizian irten da lehen postutik, lehen metroetatik proba gidatzeko, David Alonso txapelketako liderra lagun zuela, Daniel Holgado (Gas Gas), Adrian Fernandez eta Angel Piqueras (Leopard Honda) pilotuen aurretik.

Adrian Fernandezek Ivan Ortolari erasotzea erabaki du hirugarren itzulian, lasterketako lidergoa bosgarren bihurgunean hartzeko. Munduko txapelketako liderrak, berriz, talde nagusi horren atzeko postuetan sartzea erabaki du, arriskurik ez hartzeko.

Pixkanaka-pixkanaka, talde nagusian zazpi pilotu geratu dira, eta horien artean 2024ko munduko txapelketa jokoan zuten guztiak zeuden, David Alonso liderra tartean, Adrian Fernandezen atzetik bigarren kokatu baita.

Amaitzeko 5 itzuliren faltan, David Alonsok egoera kontrolpean zuela zirudien, Angel Piqueras lurrera erori eta gero, kolonbiarrak lehen aldiz hartu baitu lehen postua, baina Adrian Fernandezek azkar berreskuratu du.

Itzuli bat geroago, David Alonso berriro saiatu da, eta Adrian Fernandez gainditu du. Oraingoan, ordea, ezin izan dio aurreratzea berehala itzuli, eta kolonbiarrak metro batzuk atera dizkio Ortolari.

Alonsoren erasoarekin, talde nagusia are gehiago luzatu da, eta Ortola egoera kontrolatzen saiatu bada ere, hamargarren bihurgunean lurrera erori da, eta kolonbiarrari are errazago utzi dio munduko titulua eskuratzeko bidea.

Azkenean, inork ezin izan du saihestu David Alonsok denboraldiko hamargarren garaipena eta munduko txapeldunaren titulua matematikoki irabaztea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena