Beste kirolak
ESKUBALOIA
EITB MEDIA
Lyndie Tchaptchetek minutu erdi falta zela sartutako golak garaipena eman dio Atarrabiako taldeari.
Beti Onak nagusitu da Zuazoren aurkako derbian. Argazkia: @CbmZuazo
Albisteak (2)
Guerreras Iberdrola Ligako euskal derbia Beti-Onakek bereganatu du Zuazo 21-22 garaituta. Partida biziki berdindua izan da azken unera arte, baina Lyndie Tchaptchetek 30 segundoren faltan sartutako golak garaipena eman dio Nafarroako taldeari.
Lehen zatia oso berdindua izan da. Hasieran Beti-Onak aurreratu bada ere (1-3), etxekoek markagailua iraultzea lortu dute 15. minuturako (6-5). Nafarrek, baina, 8-8 berdintzea lortu dute lehen zatia amaitzeko 5 minutu falta zirela eta atsedenaldira aurretik heldu dira, gol bateko aldearekin (9-10).
Bigarren zatiaren hasierak lehen zatiari jarraipena eman dio: Zuazok 10-10 berdindu du norgehiagoka. 11-11, 12-12 eta 13-13 berdindu dute gero. Bigarren zatiaren lehen ordu laurdena betetzearekin hasi da Beti-Onak abantaila handitzen, 17-20 aurretik joateraino.
Hala ere, etxeko taldeak berdinketa lortu du beste behin. Azken minutuak zirraragarriak izan dira Barakaldon. Bi minuturen faltan Beti-Onakek aurretik jartzea lortu du Valeska Loverak zazpi metroetatik egindako jaurtiketari esker. Etxeko taldeak ordea, ez du amore eman eta, minutu bat beranduago, Magdalena Fernandez-Agustik 21-21ekoa jarri du markagailuan, penaltiz.
Partida berdinduta, 30 segundo baino geratzen ez zirela, Lyndie Tchaptchetek garaipenaren gola erdietsi du Nafarroako taldearentzat. Gauzak horrela, nahiz eta bi taldeak jaitsiera postuetan mantendu, Beti-Onakek gertuago ditu maila mantentzeko postuak.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa