Beste kirolak
LESIOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Leongo hegalekoa erori egin zen Bidasoaren aurkako lagunartekoan eta erpurua hautsi zuen. Horren ondorioz, ebakuntza egingo diote.
Edu Fernández sei zenbakiaren dortsalarekin taldearekin. Argazkia: EITB MEDIA (Artxiboko argazkia)
Helvetia Anaitasunak ez du izango Edu Fernandez erabilgarri hurrengo bi hilabeteetan, Leongo jokalariak eskuin eskuko hatz lodia hautsi baitzuen joan zen larunbatean, Bidasoa Irunen aurka jokatu zuen norgehiagokan.
Horrenbestez, nafarrek otsailaren 4an ekingo diote berriro Ligari, baina Quique Dominguezen jokatzeko moduan hain garrantzitsua den 25 urteko hegalekoaren parte-hartzerik gabe.
Klubak jakitera eman duenez, "oraindik ez dago baieztatuta sendatze-prozesuaren iraupena, baina badirudi 6 eta 8 aste artean beharko dituela elastikoa berriro jantzi ahal izateko".
Bidasoaren aurkako partida horretan erori egin zen eta erpurua hautsi zuen. San Miguel klinikan erresonantzia bat egin ondoren, behatz horretako lotailua hautsita duela egiaztatu zuten, eta ebakuntza egin beharko diote.
Ondorioz, Asobal Ligaren bigarren itzuliaren hasiera galduko du, eta ikusteko dago martxoaren 15ean Katedralean Abanca Ademar Leonen aurka jokatuko den Errege Kopako hirugarren kanporaketan parte hartuko duen ala ez.
Fernandez ez da Nafarroako taldeak duen lesionatu bakarra, izan ere, Ander Torrikok denboraldi osoa galduko duen eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuko lesioaren ondorioz. Bestalde, Arthur Pereira osatuta dago eskuineko orkatilan izan duen hausturatik, eta Quique Dominguezen aginduetara dago.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa