22:30

Beste kirolak

Eskubaloia

Azkenera arte borrokatu da Anaitasuna Bartzelonaren aurka, baina ez du finalaurrekoetarako pasea lortu (35-32)

Agentziak | EITB Media

Helvetia Anaitasunak galdu egin du final-laurdenetan eta partida bikaina jokatu du Bartzelonaren aurka.

  • Bartzelonako jokalari bat jaurtiketa bat egiteko prest. Argazkia: EFE.

    Bartzelonako jokalari bat jaurtiketa bat egiteko prest. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bartzelonak 35-32 irabazita gailendu da Helvetia Anaitasunaren aurka ostiral honetan. Hala ere, nafarrek behin baino gehiagotan sufriarazi diote irabazleari, azken txanpan batez ere. Halere, ez da nahikoa izan, eta katalanek Errege Kopako finalerdietarako txartela bere egin dute, lehiaketa honetako bederatzigarren titulua jarraian lortzeko beste urrats bat emanez.

Azken uneko estutasunek Antonio Carlos Ortegaren mutilek partida behar baino lehenago amaitutzat emateko zuten presa zigortu dute. Ordura arte, Luka Cindric kataluniar taldeko erdilari kroaziarra izan da jaun eta jabe, 11 gol sartu dituena.

Cindric gabe pista gainean, Bartzelonak sei tantoko errenta gutxitzen ikusi du bere burua (26-20) bigarren zatiaren hasieran, eta bi goleko aldearekin heldu da aurrez aurrekoaren azken bi minutuetara (33-31).

Momentu horretan, baina, Gonzalo Pérez de Vargas atezainak bereak egin ditu eta, geldialdi egoki batekin, talde nafarraren matxinada baretu du. Ondoren, Cindricek, presaz pistara itzulita, partida behin betiko erabakita utzi du (34-31), amaierarako minutu bat falta zenean.

Fitxa teknikoa:

35 - Bartzelona: Pérez de Vargas; Aleix Gómez (7, 3p), Mem (5), Fabregas (4), Petrus (-), Langaro (-) y Ariño (-) -hasierako taldea- Maciel (ps), Janc (1), N'Guessan (2), Cindric (11),  Ángel Fernández (1), Makuc (-), Ben Ali (1), Richardson (3, 1p) y Ali Zein (-).

32 - Helvetia Anaitasuna: Bar; Gastón (3, 2p), Pereira (6), Izquierdo (4), Del Arco (2), Chocarro (5) y Bazán (3) -hasierako taldea- Cancio (ps), Eduardo Fernández (4), Etxeberria (3), Meoki (1), Héctor González (-), Aitor García (-), Redondo (1), Bulkin (-) y Albizu (-).

Markagailua, bost minuturo: 4-3, 8-6, 10-8, 13-11, 17-12 y 19-15 (atsedenaldia) 21-17, 26-20, 29-24, 32-27, 33-29 y 35-32 (amaiera).

Epaileak: Luis Colmenero eta Víctor Rollán. Bi minutuz kanporatu dituzte Bartzelonako Mem, Petrus, Langaro eta Ali Zein; eta Helvetia Anaitasunako Bazán.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    28 Zuzenean 12:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuak: Goñi Memoriala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena