Beste kirolak
Eskubaloia
EITB Media
Gipuzkoako taldeak galdu egin du Malagaren aurka (25-22) jokatu duen Kopako bigarren kanporaketa, eta txapelketatik at geratu da. Bestalde, Helvetia Anaitasunak irabazi egin dio Puerto Saguntori (28-36).
Aitor Garcia Helvetia Anaitasunako jokalariaren artxiboko irudia. Argazkia: @AnaitasunaBM
Bidasoa Irunek agur esan dio Errege Kopari asteazken honetan (azaroak 9) Malagaren aurka porrota jasota 25-22ko emaitzarekin bigarren kanporaketan, eta txapelketatik at geratu da. Bestalde, Helvetia Anaitasunak aurrera egin du BM Puerto Sagunto mendean hartuta (28-36).
Ezustekoa izan da Bidasoaren kanporatzea. Gipuzkoako taldea Lehen Mailakoa (Asobal Liga) da, eta Malaga, Bigarren Mailakoa. Hala ere, Andaluziako taldearen kantxan ez da igarri bi taldeak maila ezberdinetakoak direnik. Lehen zatia oso parekatua izan da, baina Malaga bi puntuko abantailarekin joan da atsedenaldira (11-9). Bigarren zatiaren erdialdean lehia berdintzea lortu du Bidasoa Irunek (18-18). Azken minutuetan, ordea, etxeko taldea nagusi izan da, eta garaipena Malagak bereganatu du (25-22).
Helvetia Anaitasunak irabazi egin dio BM Puerto Saguntori 28-36ko emaitzarekin. Lehen Mailakoa den Nafarroako taldeak Bigarren Mailako aurkariari egin dio bisita. Anaitasunak garaipena bideratuta utzi du atsedenaldira iritsi aurretik (13-19). Bigarren zatian, kontrolpean izan du neurketa Helvetia Anaitasunak, aurkaria baino gehiago izan da, eta partida irabazita (28-36) hurrengo kanporaketarako txartela lortu du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa