Beste kirolak
Eskubaloia
EITB Media
Proiektu estrategiko hau azaroaren 26an Bilbon hasiko den teknifikazio programa batekin hasiko da. Gainera, elastiko berri bat diseinatu dute proiektuaren izenarekin eta ikurrinaren koloreetan oinarrituta.
'Lurraldea Gara' proiektuaren aurkezpena, Artalekun. Irudia: EITB
Irudek Bidasoa-Irunek 'Lurraldea Gara' proiektua aurkeztu du gaur, klubak Euskal Herriarekin duen "konpromisoa indartzeko" eta eskubaloia belaunaldi berriei hurbiltzeko.
Proiektu estrategiko hau azaroaren 26an Bilbon hasiko den teknifikazio programa batekin hasiko da, eta "ez dira entrenamendu soilak izango". "Gure errendimendu handiko baliabide guztiak eramango ditugu eta profesionalekin elkarlanean arituko gara gazteei prestakuntza esperientzia osoa eskaintzeko", nabarmendu du klubak ohar batean.
"Zuzendaritzara iritsi ginenetik, tokiko talentuaren aldeko apustua izan da zuzendaritza honen konpromisoetako bat. Lankidetza estua izan dugu lurraldeko klubekin, haien lana errespetatuz eta baloratuz, eta orain beste urrats bat eman nahi dugu: Bidasoaren eragina Euskal Herri osora zabaltzea", azpimarratu du Gurutz Aginagalde klubeko presidenteak.
Aginagaldek adierazi duenez, 'Lurraldea Gara' "duela urte batzuk hasitako lanaren bilakaera naturala da", eta klubak Euskal Federazioaren "eskutik" lan egingo duela iragarri du, "16 urtetik beherakoekin egiten duen lanaren osagarri".
"Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa iparraldea eta Akitania hegoaldera iritsi nahi dugu. Gaitasuna duen edozein neska-mutilek aurrerapausoak emateko aukera izatea nahi dugu", esan du Bidasoa-Irun taldeko ordezkariak Artaleku kiroldegian egindako aurkezpenean.
Gainera, proiektuaren izena daraman eta ikurrinaren koloreetan oinarritutako elastiko berri bat diseinatu dute. Lehen taldeak Atletico Valladoliden kontra azaroaren 29an eta abenduaren 2an, Europako Ligako multzoen faseko azken partidan, Alemanian, Flensburgen aurka jokatuko dituen norgehiagoka ofizialetan estreinatuko du.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar