Traineruen Eusko Label Liga 2022, egutegia, emaitzak eta azken orduko albisteak

#-eusko_label_home-#

12:29

#-eusko_label_home-#

Igotzeko play-offa (2. jard.)

San Juan eta Ares Eusko Label Ligara igo dira; San Pedrok maila galdu du

EITB Media

Mailaz igotzeko play-offetako bi onenak izan dira Gipuzkoako eta Coruñako taldeak; beraz, maila gorenean lehiatuko dira datorren denboraldian. Bestalde, San Pedrok ezin izan dio mailari eutsi, eta KAE-1 Ligan arituko da 2025ean.

  • San Juan

    San Juan taldeko arraunlariak, igoera ospatzen. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

San Juan eta Ares Eusko Label Ligara igo dira, play-offetako bi jardunaldietan bi onenak izan baitira. Beraz, Gipuzkoako eta Coruñako taldeak maila gorenean lehiatuko dira datorren denboraldian. San Pedrok, aldiz, ezin izan dio mailari eutsi, eta KAE-1 Ligan ariko da 2025ean.

Igotzeko play-offetako bigarren jardunaldia Portugaleten jokatu da, erlojuaren kontra. San Juan izan da onena, 19 minutu eta 41 segundoko marka eginda. Ondorioz, play-offeko bi jardunaldiak jokatuta, Gipuzkoako taldeak mailaz igotzea lortu du.

San Juanek 8 segundo atera dizkio Aresi. Galiziako taldea bigarren izan da Portugaleten, eta lehena izan zen Bermeon, lehen jardunaldian; beraz, play-offa sailkapen nagusiko bigarren postuan amaituta, Eusko Label Ligara igo da.

Bestalde, San Pedrok ezin izan dio mailari eutsi. Laugarren izan da Portugaleten, 20 minutu eta bi segundoko marka eginda, eta sailkapen nagusiko laugarren postuan amaituta, KAE-1 Ligan lehiatuko da datorren denboraldian.

Santurtzik ez du lortu igoeraren ametsa gauzatzea, bigarren jardunaldian hirugarren denbora onena eginez (19:59), sailkapeneko hirugarren postuan amaitu baitu play-offa. Chapelak (20:18) ere ezin izan du igoera lortu, bi jardunaldietan bosgarren izan baita.

Igotzeko play-offeko 2. jardunaldiko sailkapena:

Igoera play-offeko 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Igotzeko play-offeko 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB Media

Igotzeko play-offeko sailkapen nagusia:

Igoera play-offeko sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Igotzeko play-offeko sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena