Osasun etxea
Koronabirusa
Euskadi Irratia | EITB.EUS
Haserre agertu da Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Berezien unitateko medikua Euskadi Irratian, "hau ekidin zitekeelako". 10-15 egunetan ikusiko ditugula ondorioak ohartarazi du.
Gazteak elkarren ondoan eserita, segurtasun neurririk bete gabe eta musukorik gabe.
Albisteak (3)
Koronabirusaren egoera epidemiologikoan atzera egin du Euskal Herriak aste honetan. Gaur bertan, 197 kasu berri atzeman dira EAEn . "Oso haserre eta etsita nago, ez dugulako ezer ikasi" adierazi du gaur goizean Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Berezien unitateko medikuak Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan: "Badirudi debekua, isuna eta itxialdia soilik ulertzen ditugula".
Haserre eta oso kezkatuta agertu da jendarteak, oro har, eta gazteek, bereziki, agertu duten jokamoldearekin. Egoera honetara iristea ekidin zitekeela azpimarratu du eta aste gutxi ditugula jende pilaketak ekidin, harreman sarea ahalik eta gehien murriztu eta isolamenduak egoki betetzeko. Jokaerak aldatzen hasi ezean, adinekoak kutsatu eta egoerak okerrera egin dezakeela ohartarazi du.
"Askotan aipatu dugu hau sute txiki moduan hasten dela eta bat egindakoan, sute ikaragarri bat sortu daitekeela eta aste honetan ikusi dugu nola sute txikiak ez diren kontrolatu eta okerrera egin du egoerak. Oraingoz jende gazteari erasaten ari zaio birusa, kasurik gehienak sintomarik gabeak dira eta modu arinean pasatuko dute gaitza, baina hauek euren etxekoak eta inguruak kutsatzeko arriskua dago, adinekoetara iritsi, hauek okertu eta ospitalera iritsi" adierazi du Zubiak.
10-15 egun beharko omen dira ondorioak ikusteko: "Kasu dezente gertatu dira gazteen artean, sintomarik gabe eta 10-15 egun barru ikusiko dugu isolamendu neurriek funtzionatu duten ala ez eta kasu larriak gertatzen hasten diren ala ez. Badago arrisku hori. Hemendik oso gertu, Zaragozan, bi ospitaletan, bi solairu dituzte beteta koronabirus kasuekin, Lleidan ere bai, eta Bartzelonan horretara bidean doaz".
Egoera honen aurrean, momentu honetan PCR testak modu masiboan egin behar direla eta positiboak zein haien kontaktuek isolamendua zorrotz bete behar dutela nabarmendu du Zubia medikuak, atzo Murgak ere esan gisan: "Positibo eman dutenek eta/edo emaitzaren zain direnek isolamendua zorrotz bete behar dute, ondo egon arren eta eguraldi ona egin arren. Isolamendua ondo bete behar dute, derrigorrez, eta etxekoekin ere bai. Isolatuta egotea ez da etxean egotea bakarrik, etxean bere gelan sartuta egon behar duela esan nahi du, etxekoekin ahalik eta harreman gutxiena izanez, komun ezberdina erabiliz... bestela ingurukoak kutsatuko ditu eta gaitza ez da etengo".
Gaur egun dugun egoera "neurri handi batean" ekidin zitekeela uste du Donostia Ospitaleko Zainketa Berezien unitateko medikuak. "Jendarte moduan lotsagarri jokatu dugu, geurekoikeriaz, ahulenengan pentsatu gabe eta ardura gutxirekin". Ildo honetan, ardurak maila askotan daudela nabarmendu du Zubiak:
Osasungintza alorreko profesionalen zenbaiten aldetik, "arinegi" esan zela udan egoera lasaituko zela uste du: "gaitzari buruz gutxi dakigu, eta horregatik, zuhurtziaz egin behar dira adierazpenak".
Arduradunen aldetik, berriz, "presa" ikusi du, "ahalik eta azkarren irekitzeko, lasterketa batean bezala, arriskua gutxietsiz eta jende mugimendua sortuz"; baita komunikabiden aldetik ere: "arriskua bukatu da, hau gainditu dugu eta antzeko mezuak gizarteratuz".
Baina medikua benetan haserretu duena pertsonen jarrera izan da: "Badakit, gure herrian gertatu delako, aurreko asteazkenean, selektibitate amaiera festa handi bat antolatu zela sare sozialen bidez Zarautzen, eta goizaldeko ordu txikietan Ertzaintza tabernak itxi behar izan zituela han zegoen jende pilaketagatik. Hori izugarrizko arduragabekeria da. Ez al zekiten han zeuden gazteek zer egiten ari ziren? Beraientzat arina izango da baina etxekoak arriskuan jartzen ari dira; eta guraso asko orain PCR testak egiteaz kezkatuta daude, zenbait egitea exijituz ere bai, eta ondo dago, baina non zeuden bere seme-alabak kalean zebiltzanean modu horretan? Ardura guztia besteena da?".
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa