Receta Express

Haragia, patatak, tipula eta aza
  • 25:54 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: Txerri txuletak, patata, tipula, panko, perrexila, olioa, baratxuria, gatza, eztia.
  • IGOR ZALAKAIN: Txekor saiheskia, patata, tipula, aza, perrexila, olioa, gurina, gatza, piper huatsa, baratxuria.
Prestaketa

Sukaldaritza erakusteko proposamen berri bat dakartzate Piperbeltz proiektuko mutilek. ASMR delakoren bitartez erakusten dituzte errezetak Iker Gorospek eta Dani Martinezek. ASRM bidez erakusten dituzten errezeten ideiatik abiatuta, hainbat osagairen soinuak jarri dizkiegu Pili Manterolari eta Igor Zalakaini errezetak presta ditzaten.

Haragia, patatak, tipula eta aza erabili dituzte:

Pili Manterola (Iribar jatetxea): txerri txuletak patata, tipula eta panko ohe gainean:

Patatak zatitu (klak eginez), tipula emaki, eta guztia labean sartu.

Panko ogi birrindua, perrexila, olioa eta baratxuri txikitua nahasi katilu batean. Patatei eta tipulari gainetik bota patata pixka bat eginda dagoenean eta berriz labean sartu beste pixkatean.

Txerri txuletak plantxan jarri eta labean bukatu. Labean botatzen duen salda ezti pixka batekin nahasi eta gainetik botatzen joan haragiari.

Igor Zalakain (Arzak jatetxea): txekor saiheskia patata, tipula eta azarekin:

Patatei egosialdi txiki bat eman ur gatzatuan, Bukatzkeo 5 minutu falta zaienean, atera.

Zartaginean tipula julianan ebakia olio pittin batekin gorritu eta, ondoren, patatak bertan bota. Perrexil txikitua bota.

Aza fin-fin moztu, ur gatzatuan 4 minutuz egosi. Zartaginera gehitu.

Txekor saiheskia zartaginean jarri olio pittin batekin eta gurin pixka batekin. Baratxuri zanpatu bat gainean jarri. Gatza eta piper hautsa bota. Olio-gurina gainetik botatzen joan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena