Receta Express

Shiitake onddoak
  • 18:22 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: shiitakeak, basmatti arroza, tipula, txahal xerra, olioa, sesamo haziak, sesamo olioa, perrexil xehetua, tipularen zati berde xehetua.
  • PILI MANTEROLA: shiitakeak, baratxuria, perrexila, babarrun txuriak, legatza, irina, olioa.
Prestaketa

Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek Urnietako Otazu Onddoak kooperatibak ekoizten dituen shiitake onddoak izan dituzte gaurko errezetetarako osagai nagusiak:

Igor Zalakainek arroza prestatu du:

Basmatti arroza 8-9 minutuz egosi (ahal bada oilo saldan). Iragazi.

Tipula xehetu eta oliotan erregosi.

Txahal xerra zati finetan eta shiitakeak xaflatan zatitu, eta tipulari gehitu. Erregosi. Bertara gehitu arroza.

Azken unean, sesamo haziak, sesamo olioa eta perrexil eta tipula berde xehetua gehitu.

Pili Manterolak shiitakeak saltsa berdean prestatu ditu, babarrun txuriekin edo legatzarekin: 

Babarrunak egosi. Ur hori gorde.

Baratxuria eta perrexila oliotan jarri. Bertan gehitu babarrunen ura. Irin pixka bat gehitu. Ondoren, gehitu babarrunak eta, azkenik, shiitakeak.

Beste aukera bat: legatz zatitxoak egin. Saltsa berdean egin (perrexil, baratxuri, olio eta irinarekin). Bukaeran, shiitakeak salteatuta gehitu.

Nahi bada, bi platerak konbinatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena