audioak (1)
Jean Mari Ozafrainek Ipar Euskal Herriko arkumeaz hitz egin digu, eta haragi hori osagai nagusi gisa hartuta, errezeta hauek ekarri dizkigute gure sukaldariek:
Pili Manterolak hirutan erretako arkumea prestatu du:
Labea 130 gradutan jarri. Plaka batean patatak panadera eran moztuta, eta gainean arkumea (gatz puntua eta olio pixka bat botata). Egosi puntua hartzean (20 minutura), atera. Parrilara eraman. bertan erre, kolorea eta zaporea emateko.
Amaitzeko, berriz ere labera, pataten gainean. 180 gradutan, 15 minutuz.
Igor Zalakainek txilindron erara egitea proposatu digu:
Arkumea zatitu (ez oso zati handiak). Gatzatu, piper hautsa bota eta irinetik pasa. Oliotan frijitu.
Bestalde, txorizero piperrak ur irakinetatik pasa. Haragia kendu.
Tipula pare bat eta piper berde bat zatitu (ez oso zati handiak) eta oliotan gorritu erre gabe. Gehitu txorizeroen haragia. Bertan jarri arkumea. Dena elkarrekin busti, eta bbasokada bat ardo txuri gehitu. Ondoren, erdiraino urez estali. 30 minutuz egin arkumea.
Laguntzeko, patatak laukitan moztu, frijitu, gatzatu eta lapikora bota.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/21
portobello 105:02
2024/12/21
Hiru erregeen mahaia 269:43
2024/12/21
Amarauna 14:44
2024/12/21
Hitza Jolas 57:15
2024/12/21
Kirol Legez 27:57
2024/12/21
#-goizak_gaur_ab-# 31:57
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa