Receta Express

Moxal haragia
  • 24:30 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: moxal haragia, ziapea, tipulina edo txalota, alkaparrak, ozpinetako luzokerrak, tabasko saltsa, gatza, piper hautsa, arrautza goringoa, olioa, ogia, patatak.
  • PILI MANTEROLA: moxal haragia, tipula, azenarioak, porruak, txitxirioak, olioa, ardo beltza, irina, aza, gaztainak, gurina, esnea, patata.

audioak (1)

Prestaketa

Julen Martinez De Santosek moxal haragia ekarri digu, eta hori osagai nagusi gisa hartuta, errezeta hauek ekarri dizkigute gure sukaldariek:

Igor Zalakainek steak tartarra prestatu du:

Haragi zati xamurrenak hartu, eta labainarekin txiki-txiki egin, baina labanarekin ahalik eta mugimendu gutxien eginez (ur asko bota ez dezan).

Ziape kafe goilarakadatxo bat, tipulina edo txalota txikituta, alkaparrak txikituta, ozpinetako luzokerrak txikituta, tabasko saltsa pixk bat, gatza, piper hautsa eta rrautza gorringoa nahasi. Bertara bota haragi zatiak eta dena nahastu.

Laguntzeko, ogi xafka batzuk xigortu eta patatak laukitan frijitu.

Pili Manterolak gixatua proposautu digu:

Lehenik eta behin, zaldi haragia zati batzuekin eta etxean dauzkagun barazkiekin salda prestatu, eta bertan egosten jarri txitxirio zakutxo bat.

Tipula, azenarioak eta porru pixka bat txikitu eta oliotan ongi goxatu. Ardo beltza gehitu. Nahi izanez gero, irin pixka bat bota. Dena ondo egin, eta salda gehitu. Birrindu eta irakin.

Zartagin batean haragi zati xamurrenak gorritu. Prestatutako saltsara gehitu, eta dena elkarrekin sutran eduki.

Laguntzeko, bost bol:

-Gaztain purea: gaztainak zuritu, egosi, eta gurin eta esne pixka batekin purea egin.

-Aza: aza julianan zatitu, egosialdi txiki bat eman eta refritoa bota.

-Ilarrak salteatuta.

-Patata frijituak laukitxotan.

-Txitxirioak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena