Receta Express

Sora Ryuren proposamenak
  • 24:27 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: arbia, batata, kengibrea, soja ernamuinak, oliba olioa, ozpina, gatza.
  • IGOR ZALAKAIN: arbia, batata, jengibrea, soja ernamuinak, olioa, gatza.
Prestaketa

Sora Ryu Barakaldon bizi den sukaldari hego-korearrak bere herrialdean ohikoak diren lau osagai proposatu dizkie (euskara bikainean) Pili Manterola eta Igor Zalakain gure kolaboratzaileei euren errezetak osatzeko: arbia, batata, jengibrea eta soja ernamuinak.

Pili Manterolak aperitifa prestatu digu:

Argia eta batata garbitu eta azal eta guzti fin-fin ebaki.

BIak nahastuta frijitu.

Jengibrea, soja, oliba olioa, ozpina eta gazta erabilita, alio-oli berezi bat egin.

Frijituta ditugun arbi eta batata bertan busti jaterako orduan

Igor Zalakainek batata betea proposatu digu:

Batata garbitu. Azal eta guzti, gatza bota, oliotan igurtzi, zilar-paperean bildu eta labean sartu. 200 gradutan 35-40 minutuz erre.

Labetik ateratzean, erdibitu eta mamia atera. Txikitu eta jaso.

Soja ernamuinei gordin puntua kendu zartagin beroan olio apur batekin. Argia birrindu, ura kentzeko iragazi, eta sojari gehitu. Ondoren, jengibre pixka bat birrindu eta gehitu. Batata mamia bota ondoren, eta guztia nahasita, batata bete.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena