audioak (1)
Urte zahar gauerako erezeta begetarianoak proposatu dizkigute gure sukaldariek.
Igor Zalakainek sarrera edo aperitiboa proposatu digu:
Arto-tortila mexikarrak edo taotxoak hartu. Handiak badira, sagardo edalontzia molde gisa erabili eta moztu, Fijitu edo labean sartu.
Ahuakate ondua birrindu olio eta limoi-zukuarekin. Gatz apur bat bota.
Granada aletu.
Orburuak hartu eta bitan banatu. Batzuk, garbitu ondoren, egosi (ez gehiegi). Hoztean, fin-fin moztu. beste batzuk, berriz, garbitu, lau zatitan moztu eta frijitu.
Talotxo eta trotila azpian jarri. Gainean jarri ahuakate-krema, orburu egosiak eta frijituak, entsalada orri batzuk eta granada haziak, eta olio tanta batzuk bota. Nahi izatera, hazi batzuk gehitu litezke.
Pili Manterolak barazi-entsalada epela prestatu du:
Lehenik eta behin, letxua, eskarola edo rukula (edo hiruretatik pixka bat) garbitu, plateraren azpian jarri eta olio-ozpinetan gozatu.
Orburuak garbitu, lau zatitan moztu, egosi eta plantxatik pasa. Gari-zainzuriak ere garbitu, irakin-aldi bat eman eta plantxatik pasa.
Kuiatxoari bolatxoak atera (edo bestela, lauki txikia), ur irakinetik pasa eta, nahi izatera, plantxatik.
Azenarioak luzeraka ebaki, tirak atera eta plantxatik pasa.
Platano bat hatru, bitan ebaki, ogi birrindutik pasa eta olio berotan frijitu.
Rukula, letxua eta eskarolaren gainean, jarri barazkiak. Ondoren, platano zatiak jarri. Gainean, mahaspasak (nahi izatera armagnacetik pasata) eta mahats freskoak jarri. Nahi izatera, pinaziak bota. Guztiari gainetik arto-frijitua birrinduta bota.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/21
Faktoria 19:19
2024/11/21
Faktoria 24:32
2024/11/21
Kantu Kontari 54:30
2024/11/21
kultura.eus 27:28
2024/11/21
#-goizak_gaur_1400-# 31:20
2024/11/21
Kirol Legez 27:04
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa