Receta Express

Ainhoa Sanchezen hozkailua
  • 30:35 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: Hanburgesa bejetalak, garbantzuak, misoa, tofua, kalabazina, ahuakatea, tempeh, kinoa eta olio pixka bat.
  • IGOR ZALAKAIN: misoa, 2 litro ur, garbantzuak, kalabazina, tomatea,ahuakatea, nektarinak, kinoa, mango jogurtak, gazpatxoa eta olioa.
Prestaketa

Honakoa dira Ainhoa Sanchezen hozkailuan topatu ditugun osagaiak: mango zaporedun soja jogurtak, misoa, nektarinak, tempeh, tofua, kinoa, ogia, kalabazina, tomatea, ahuakatea, hanburgesa bejetala, gazpatxoa, garbantzuak eta salda.

Pili Manterolaren hanburgesa bejetal konbinatua:

Hanburgesa egin (ez gehiegi lehortu).

Garbantzuei misoa gehitu, birrindu eta iragazi, plateraren behe aldean salda goxoa jartzeko. Epeldu.

Tofua dadotan zatitu eta saltsaren inguruan jarri.

Gainean, hanburgesa jarri.

Kalabazina eta ahuakatea julianan zatitu eta salteatu. Tempeh eta kinoa pixka bat gehitu.

Hanburgesaren gainean jarri nahasketa.

Igor Zalakainek tutti-frutti prestatu du:

2 litro ur eta goilarakada pare bat miso egosten jarri. Irakin.

Garbantzuak bertatik pasa hozkailuko tenperatura hartzeko, eta atera.

Kalabazinak juliana luzetan moztu eta saldatik pasa. Atera.

Tomateak eta nektaritan laukitan zaituta, saldatik pasa, eta atera.

Kinoa ere pasa, eta atera.

Osagaiak gogorretik bigunera jarri platerean. Lehenik garbantzuak, eta, ondoren, kalabazina, tomatea, nektarina eta kinoa.

Bestalde, mango jogurta eta gazpatxoa birrindu eta olio pixkat gehitu.

Platereko nahasketari gainetik bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena