Receta Express

Sagarrak
  • 14:18 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: Konpotarako sagarrak, Granny Smith sagarrak, irina, azukrea, sagardoa eta txia haziak.
  • IGOR ZALAKAIN: 6 sagar (gure gustukoenak), azukrea, sagardoa, kobertura txokolatea.
Prestaketa

Pili Manterolak sagar berreraikia prestatu du.

Zuritu Granny Smith sagarrak eta egin xaflak. Azalak uretan irakingo ditugu. Sagar xaflak irin pixkatean pasa eta olio berotan sartu-irten bat egingo diegu. Entsaladei forma emateko erabiltzen diren metalezko uztai horietako bat hartu eta barrutik olioztatuko dugu. Barruko alde horretan, sagar xaflak jarriko ditugu eta goiko aldetik sagar xaflak soberan gera daitezela.

Azukrearekin karameloa egingo dugu, sagardoarekin bustita. Konpotarako sagarrak zuritu eta karamelotara bota. Konpota ez da urtsua geratu behar, pixkat konpatua nahi dugu. Hala ere, kokzioan ura gehitu behar bazaio, sagar azalen ura botako diogu. Konpota epeltzen utzi.

Metalezko uztaitxoaren erdiko aldean konpota botako dugu eta goiko aldea itxi egingo diogu sagar xaflekin. Orduan uztaitxoa kendu egingo dugu. Bukaerako ikutua: azukre pixkat gainetik bota eta labean erre, soilik karamellizatzeko.

Sagar azalen urarekin chia haziak nahastu, loditu arte, eta sagar berreraikiaren aldamenean jarriko dugu.

Zuritu eta xaflak Smith sagar erakoak. Azalak uretan irekin. Xaflak irinetan pasa eta oliotan pasa. Uztaiari olioa egin eta hormetan xaflak.

Irakitako ura, iragazi eta gehitu chia haziak, loditu eta aldamenean jarri.

Igor Zalakainek sagar bonboiak prestatu ditu.

Sagarrak ongi garbitu eta bihotza kendu. Laberako erretilu batean jarriko ditugu azukre goilarakada txiki banarekin goiko aldean. Sagardo botila erdia gainetik botako diegu. Labean 190ºC, ia 200ºC-tan, 30 minutuz erre. Gero birrindu ondo sagarrak.

Izotzak egiteko molde bat sagar purearekin beteko dugu. Erdian, zotz bana jarri. Sartu izozkailuan gutxienez 5-6 orduz.

Txokolatea urtuko dugu: mehe xamarra gera dadila. Epeltzen utzi. Eta ondoren izozkailutik ateratako sagar puredun zotzei sartu-irten bat emango diegu txokolatetan. Aurkezteko, sagar bonboiak sagar erdi batean zizta ditzakegu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena