Rafa eta Armintz Gorrotxategi gozogileek proposatutako platera prestatu behar izan dute Ibaik, Eduk, Oierrek eta Enekok azken desafioan: txokolatezko euskal pastela krema ingelesarekin. Zenbait aholku eman dizkie Gorrotxategitarrek sukaldariei.
Oierrek erabaki du tostetan zerealdun ogia erabiltzea, eta epaileek esan dute ogia gainerako zaporeei nabarmendu zaiela, ogia zela protagonista; Oier eta Eneko ez daude epaiarekin ados. Bestalde, croissantak ongi egosi gabe gelditu zaizkie.
Galiziako hauteskundeen egunean Marta Trigo etorri da Euskadi Irratiko estudiora. Galiziako Celanova herrian jaioa, 2015ean etorri zen Azpeitiara bizitzera, mutil-laguna Ibizan ezagutu ondoren.
Gernikako La Catalana gozotegian eskaintzen dituzten produktuez aritu zaizkigu Cristina Caparrós eta Xabier Aberasturi. Beste hainbat produkturen artean gozo beganoak egiten dituzte, eta txakurrentzako ere gozoak prestatzen dituzte. Panelletsak egiten erakutsi digute.
Donostiako La Issla Coffee & Brunch kafetegian eskaintzen duten jaki eta edari gazi eta gozo eskaintza zabalaz aritu zaizkigu Irati Rodriguez eta Xabi Lertxundi. Gainera, madari tosta paregabe bat protagonista duen brunch edo hamaiketako bat aurkeztu digu Xabik.
Julen Irurzun Lazkaoko Oreka okindegiko okinak bertan egiten duten errege-opilaren errezeta eman eta nola egiten duten azaldu digu. Horren hitzetan, ehunka opil egiten dituzte Gabonetan, baina urtean zehar ere egiten dituzte noizean behin, arrakasta handia baitute.
Duela 10 urte, Monica eta Anabel ahizpa argentinarrek ireki zuten Maiatza taberna Donostiako alde zaharrean. Argentinako sukaldaritza oso presente dago beraien eskaintzan. Batik bat, gosariek, brunch-ek, kafe bereziek eta gozogintzak dute arrakasta gehien. Hala, limoizko tarta prestatu digute.
Aitziber Falque Chocolates de Irun gozotegiko jabeak erakutsi digu nola prestatzen duten Abenduko euskal egutegia. Txokolate zuria eta beraiek sortutako irudiak erabiltzen dituzte, eta Euskal Herriko egun bereziak azaltzen dira bertan: euskararen eguna, Santo Tomas, Olentzeroren etorrera…
Aitor Intxaurraga Laneko kooperatibako gerente eta bazkideak Gizaburuagatik kontatu digu Lea Artibaiko 14 baserritan ekoizten dituzten produktuekin kontserbak egiten dituztela, besteak beste. Sagardoa, sagar dultzea eta bestelako produktu ekologikoak saltzen dituzte, baita otzarak ere.
Noor eta Aratz sukaldean aritu dira koloretako krispetak prestatzen. Horretako txolokate zuria eta koloratzaileak erabili dituzte. Etxean egin nahi al duzue? Ez galdu errezeta!
Ba al zenekien kakaoaren fruitua enborrean ateratzen dela? Oñatiko Txokolateixian, txokolatearen interpretazioa zentroan, Amaia Diaz de Monasteriok kakaoaren ezaugarriez eta txokolate mota ezberdinez hitz egin digu.
Azkenburukoaren ordua iritsi da, azken errezeta. Sukaldari tolosarrak esan duen moduan, ezin genuen saio hau Pantxineta bat prestatu gabe amaitu, beraz, txokolatedun pantxineta prestatuko dute finalistek.
Basordas, garai bateko hondartza bat zen Lemoako zentral nuklearra eraiki zen arte. Hondartzari omenaldi bat egiteko 'Basordaseko harriak' sortu zituen Jone Markaidaren aitak, Miguel Ángelek, eta ordutik, 38 urte daramatzate hauek egiten.
Adi egon Javi Rivero sukaldariak "Gastronomadak" saioan emandako errezeta eder asko honi. Sagarrez, ardoz eta mascarpone kremaz egindako postrea prestatzeko aholkuak eman dizkigu.
Lasterketako antolatzaile, kazetari eta txirrindulariek jan zuten tarta. Aurten, bere suhi Horacio Chacinek omenaldia egin dio, eta kalean banatu dute tarta.
Zuriñe Sanchez Bilboko Naked & Sated jatetxeko gozogile nagusiak azaldu digunez, jatetxea paradisua da glutenari, azukreari edo esnekiei alergiak dizkieten pertsonentzat. Janari osasungarria eskaintzen dute, asetzen duena, baina arina. Azkenburuko eder bat prestatu du.
Eskaintza zabala eta kalitatezkoa aurki dezakegu Barakaldoko Zuberoa gozotegian, eta eskaintza horren artean "Barakaldesita" gozoa dago. 60 urte dituen Barakaldoko gozoa berreskuratu dute, eta herrian izandako harrera bikaina izan da. Bada, oraingoan, "Barakaldesita" dastatzeko aukera izan dugu.
2016an zabaldu zituen ateak Markinako Babbel kafetegiak. Besteak beste, etxean egindako gozoak eta pastelak eskaintzen dituzte. Bada, Maite Malaxetxebarriak, kafetegiko arduradunak, Persiako maitasun pastela prestatu digu.
Naiara Arregi eta Eneko Kortajarena Bina Bina Zarauzko izozkitegiko jabeek azaldu dutenez 45 zapore inguru saltzen dituzte, eta urtero zapore berriren bat ateratzen dute. Jogurt, kafe eta hur zaporekoak dira gehien saltzen direnak. Mojito-izozkia nola egiten duen azaldu digu Enekok.
Aliné kafe dendako Oihana Etxeberriarekin eta Alina Badearekin izan gara. Durangoko kafetegi honetan jaki gozo eta gaziak eskaintzen dituzte. Oraingoan Mugurdi tarta limoiarekin prestatu digu Alinak.
Zurekin lantegian izan gara, Bilbon, Jon Ander Fernandezekin batera. Urtebete da palmerak egiten hasi zirela eta produktu arrakastatsuenak bihurtu dira. Ahmed Akoudad gozogileak, Ferrero Rocher eta Pantera Rosa zaporedunak prestatu dizkigu.
Hernaniko Dorronsoro okindegia ezagutu dugu Laura eta Joxe Dorronsoro aita-alaben laguntzarekin. Bi denda dituzte Hernanin, herrian bertan eta poligonoan. Ogia bai, baina gozoak ere lantzen dituzte eta oraingoan pantxineta nola prestatzen duten erakutsi digu Iñaki Muruak.
Itziar Kaltzarkortarekin bildu gara Garaiko Aboiz Jatetxean. 2014an sortu zuten jJatetxea lehen Arroitabeiti baserria zegoen lekuan. Sukaldera joan gara eta Monika de Felipe sukaldariak zitriko 6.0 postrea prestatu digu.
1996ko urriaren 10ean zabaldu zuten ostalaritza eskola. Erdi mailako gradua eta Masterra egiteko aukera eskaintzen ditu, hango ikasle den Mikel Arregik azaldu digunez. Eguneko menuaz gain, ezkontzak edo jaunartzeak izan ohi dira sarri eta, uda aldean, heldu nahiz haurrentzako ikastaroak.
Ana Araukok zazpi urte daramatza tartak, cupcake-ak edota gailetak pertsonalizatzen eta apaintzen. Denetarik prestatzen du, baita tarta beganoak edota glutenik gabekoak ere. Tailerrak ere antolatzen ditu. Oraingoan, ahuakatezko bizkotxoa prestatu digu, arrakastatsuenetako bat.
Bizkotxo ederra prestatu dute dute Amaiurrek eta Amaiak, Argiren laguntzarekin. Mintxok, berriz, haien lana zaildu du. Ondorengoak dira errezeta egiteko behar diren osagaiak: Azukrea, irina, jogurta, arrautzak, limoiaren azala, legamia eta olioa.
Caritasek, Zazpikaleetako merkatariek eta Okinen Bizkaiko Elkarteak 600 kilo baino gehiago dituen opil solidarioa banatuko dute gaur Bilboko Plaza Barrian, familia behartsuei laguntzeko.
Jogurt berezia egin dute Xabatek eta Ekhik, Argiren laguntzarekin. Mintxok, berriz, haien lana zaildu du. Ondorengoak dira errezeta egiteko behar diren osagaiak: Arroz puztua, sesamoa, eztia, sagar bat eta jogurta.