Faktoria
LANARTEA
Arantxa Urretabizkaia idazlea, Ibil Bedi musika taldeko Ibai Osinaga eta Lanartea elkarteko Amagoia Gurrutxaga elkartu ditugu Faktoria-n euskal artistak biltzen dituen elkarteak egindako inkestaren emaitzak oinarri hartuta. Ezinbestekotzat jo dute lan baldintzak duintzea.
Amagoia Gurrutxaga, Ibai Osinaga eta Arantxa Urretabizkaia
Jarduera artistikoa ogibide bakar edo nagusitzat duten euskal artistek hilean batez beste mila euro eskas (1.027 euro) irabazten dituzte, eta euskaraz soilik sortzen dutenen egoera ekonomikoa are eta prekarioagoa da, euskaraz eta erdaraz aritzen direnekin alderatuta, ustea bazuten, eta uste hori berretsi du orain egindako azterketak.
Arantxa Urretabizkaia idazleak adierazi du bere kasuan prekarietatea jasangarria zaiola beste lanbide batekin iristen delako hilaren amaierara. "Liburu ale bakoitzeko euro batera ere ez da iristen jasotzen dudana, idazteko behar izan dudan bizpahiru urteetako lanaren truke". Horri burokrazia erantsi behar zaiola dio, eta ildo berean hitz egin du Ibai Osinagak, Ibil Bedi musika taldeko musiariak, taldeak 2025.urtea oholtzatik kanpo igaroko dutela iragarri berritan: "sortze prozesu osoan ez dugu dirurik jasotzen". Ondorioz, asko dira hilaren amaierara heltzeko, halabeharrez, beste zereginetan aritu behar izaten direnak.
Artisten lan baldintzak duintzeko tresnak badaudela azpimarratu du Amagoia Gurrutxagak, Lanartea elkarteko koordinatzaileak urratsak ematea falta dela. Horri lotuta, EAEn estatus berezia ematea eskatzen dute, nekazaritza, arrantza eta beste sektore batzuek duten gisan.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2025/03/27
Argi Ibili 23:36
2025/03/27
Argi Ibili 55:07
2025/03/26
zidorrean 54:20
2025/03/26
Ekosfera 53:10
2025/03/26
Mezularia 66:01
2025/03/26
Arratsean 53:00
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa