12:01

Faktoria

Mahats bilketa txakolindegia

Mahats biltzen Mokoroatarrenean. Getariako txakolina egiteko hondarribi zuria jasotzen ari dira egunotan

Olga, Idoia, Andoni eta Ibrahim guraizeak eskuan eta izerdi tantoa kopetean topatu ditugu Artadiko sail malkartsuan.Joseba Mokoroak kontatu digu aurten bilketa atzeratu egin dela apur bat, mahatsari heltzea kosta egin zaiolako. Aurten, lehenengoz upelean ere egingo dute txakolina Mokoroa upategian.

  • Joseba Mokoroa mahastia

    Joseba Mokoroa mahastia

    21:24 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Olga arotza da, eta lan batetik besterako tartean harrapatu du mahats bilketak. Idoiari Lanbidetik deitu diote eta izena ematea erabaki du. Andoni erasmusean ibili da Hegoameriketan eta diru denak xahututa itzuli da etxera. Unibertsitatean, biologiako graduan klaseak serio hasi bitartean, diru pixkat ateratzeko ari da lanean. Ibrahim berriz, Senegalen jaio eta Oikian bizi da. Berta- bertan dauka mahastia.

Dozena bat lagun ari dira mahats bilketan aurten. Joseba Aritz anaiek mahatsez betetako kutxak traktorean eramaten dituzte sail barrenera. gero amak furgonetan eramaten ditu txakolindegira.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena