Faktoria
Sukalde
Nagore Telleria | EITB Media
Basajaun elkarteko bazkideek astean bitan jasotzen dituzte tuperrak. Gertuko janaria eta kalitatezkoa eskaintzen diete. Energia eta denbora aurreztu, ondo jan, komunitatea sortu eta elikagaiak alferrik ez galtzea dakar ereduak. Grosen, Herreran eta Errenterian dituzte banaketa puntuak.
Naiara Retegi, Beñat Irasuegi eta Unax Segues Zituene pasta ekologikoen Errenteriako dendan.
Basajaun elkarteko Unax Seguesek kontatu digu Euskal Herrian zenbat sukalde huts dauden ikusita hasi zirela buruari bueltaka duela lau bat urte. Elkarte gastronomiko, jubilatu etxe etab.etan gutxi erabiltzen diren azpiegiturak ikusita hasi ziren pentsatzen,sukalde komunitarioa sortu eta leku batean baina talderako sukaldatzea. Krepa, menestra eta oilaskoa prestatzen aritu dira sukaldean. Inguruko ekoizleena, etikoa eta ahal dela ekologikoa erabiltzen dute lehengai.
Herreran hasi ziren lanean, orain Herreran eta Errenterian ere banatzen dituzte. Laudion eta Iruñean ere badira sukalde komunitarioa sortzeko ahaleginean ari diren taldeak.
Errenteriako Zituene denda da banaketa puntuetako bat, pasta ekologikoa egiten duten obradorean Naiara Retegik hartu gaitu. Beraientzat zenbat pasta egin behar duten jakitea inportantea dela dio, aurreikusi dezaketelako zenbat beharko duten. Badira errazioetan janari finkoak, lekale, entsalada, arroza, pasta, entsalada, kremak edota salda. Gero beti izaten dituzte barazki, haragi eta arraina, aldatzen doazenak.
Sukalde komunitarioen ereduak otorduak planifikatzea ere dakar, bezeroek astebeteko aurrerapenez egiten dituzte eskarak aplikazio bidez.
Beñat Irasuegi tuper bila joan da Zituenera. Hutsak bueltatu eta berriak hartu ditu. Beren etxean eguerdietako bazkaria salbatzen diela kontatu digu. Lehen beti presaka ibiltzen zirela garonazko otorduak prestatu ahal izateko eta orain berriz ondo jaten dutela.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/21
portobello 105:02
2024/12/21
Hiru erregeen mahaia 269:43
2024/12/21
Amarauna 14:44
2024/12/21
Hitza Jolas 57:15
2024/12/21
Kirol Legez 27:57
2024/12/21
#-goizak_gaur_ab-# 31:57
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa