Faktoria
Haurrak telefonoa erabilera
Nagore Telleria Eizagirre | EITb Media
Ondarroako Zubi Zahar ikastolako Esti Urizar zuzendaria, Altxa Buru taldeko Iraitz Arrizabalaga gurasoa, Telmo Lazkano, "Nerabeen garrasia" liburuaren egile eta hezkuntza arreta terapeutikorako Gipuzkoako lurralde zentroko irakaslea eta ikasleak jarri ditugu pantailen erabilerari begira.
Haur hezkuntzako ume bat pantaila eskuan duela
Ondarroako Zubi Zahar Ikastola smartphonik gabeko eremua da. Bigarren hezkuntzan laurogei bat ikasle dira eta motxilak zabaldu ezkero, berrogeita hamarren bat patrikako topatuko genituzkeela dio zuzendariak. Itzalita behar dute telefonoek, erabiltzen harrapatu ezkero, patrikakoa kendu eta zuzendaritzara eramaten dituzte. Telmo Esnalek ebidentzia zientifikoak dioena azpimarratu du eta azaldu du eskolan mugikorrik ez izateak onura asko dakartzala bai ikasleen atentzio mailan, bai irakasleen eginkizunetan ere. Aldi berean, mugikorrarekiko dependentzia maila jeitsi, bullying eta ziberbullying kasuak gutxitu eta errendimendu akademikoa hobetzen direla, hartuemanak estutu eta kirola sustatzen dela azaldu digu. Galdera alderantziz egin beharko genukeela dio: zergatik eraman mugikorra eskolara galdetu ezkero, ez dagoelako aldeko argudio sendorik.
Altxa Burua taldeetako gurasoak pantailak gutxiago erabili eta mugikorra ahalik eta gehien atzeratzeko elkartu dira. Iraitz Arrizabalaga gurasoak kontatu digu hasieran umeek eskatzen zietela mugikorra eta gogorra izan zela ezetz esatea baina pozik daudela atzera begiratuta hartutako erabakiarekin.
Unaxek eta Aranek hamabi urte dituzte eta ez dute sakelekorik, deiak egiteko bakarrik balio duen telefono tontoa baino ez.
Izarrek eta Aixak berriz hamabost urte dituzte eta ibiltzen dira patrikakoarekin, sare sozialetan edukiak partekatu eta igo, zintzilik askotan, ordu txikietara arte. Telmo Lazkanok kontatu digu, garunean accumbensak plazer bilatzaile gisa funtzionatzen duela eta amigdalak berriz, mehatxuak identifikatzen dituela, baina nerabezaroan, accumbensa garatuta egoten da eta amigdala eta kortex prefontala berriz, erdibidean daudela oraindik , eta horregatik jartzen duela nerabeak saria beste gauza guztien gainetik, eta heldu baten garuna behar duela alboan teknologia modu osasuntsuan erabiltzeko. Eduki teknologikoak sortzen dituztenek erabiltzen dituzten teknika sikologikoak aletu dizkigu.
Sare sozialek osasun mentalean eragin kaltegarriak dituztela dio; autokontzeptuan, frustrazioa sortzeagatik, suizidioan duten eraginagatik, antsietatearen sorrera eta sakontzearekin duen loturagatik.
Gehiegizko erabileran, gailuekin pasatzen den denbora zeri kentzen zaion ere inportantea dela dio berak, kirolari eta aurrez aurreko harremanen kalteetan izaten delako gainerabilera, eta inoiz baino arazo sikologiko gehiago dugulako nerabe eta gazteen artean.
Goizetan klasera logureak joaten direla kontatu digu Zubi Zaharreko zuzendariak eta apurka apurka joaten direla esnatzen bigarren hezkuntzako ikasleak. Teknologiaren erabileragatik ordea, arreta falta ikusten du berak. Arreta falta, zailtasunak eduki zailak lantzeko, ariketak segidan egiteko, eta ulermenerako. Hitz solteak ikusi eta gutxi gorabeherako ideia egiten dutela dio, baina ulermen arazo handiak dituztela.
Alzheimer digitala gero eta goizago atzematen ari direla ere badio Telmo Esnalek.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
Mezularia 67:08
2024/12/23
Baipasa 175:58
2024/12/23
Kantu Kontari 56:32
2024/12/23
Arratsean 52:08
2024/12/23
kultura.eus 26:27
2024/12/23
Arratsean 36:17
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa