14:03

Faktoria

ESKOLA JARDUNALDIEN EZTABAIDA

Nafarroako eskola jardunaldien inguruko eztabaidaz, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n

EITB MEDIA

Nafarroako 159 ikastetxetan jardunaldi jarraitua edo zatitua nahi ote duten bozkatzen ari dira ikasleen gurasoak. Eta horrek sortu du sekulako eztabaida; giroa gaiztotuta dago, eta 'Faktoria'n eredu bakoitzaren alde dauden ordezkariekin hitz egiteaz gain, Joxe Amiama pedagogoari iritzia eskatu diogu

  • Ikastetxe bateko ikasleak

    Ikastetxe bateko ikasleak

    18:25 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joxe Amiama psikopedagogoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza fakultateko didaktika eta antolaketa saileko irakaslearen arabera, eskolak "funtzio ezberdinak" betetzen ditu, eta argi dago familien eta haurren ordutegiak "ez datozela bat".

Bere esanetan, jardunaldi jarraituek eskatzen dute arreta denbora luzean mantendu beharra, eta hori "ezinezkoa" da. Zentzu horretan, "zatitua" hobea da, eta Amiamak Finlandiako eredua jarri du adibide: "ikasgai batzuk jaso, eta patiora irteten dira, beste ikasgai batzuk jaso, eta berriz patiora... sistemikoa da". Arreta mantentzerakoan, gainera, adierazi du zikloak ematen direla egunean zehar ez ezik, baita kurtsoan zehar ere. Izan ere, errendimendua ez da berdina, eta ikastetxeek eta irakasleek badakite hori ikasgaiak non edo noiz erabakitzerakoan. "Frantzian, adibidez, bi hilabete jarraian klaseak jaso eta bi aste atsedenerako izaten dituzte".

Nolanahi ere, Amiamaren iritziz, jardunaldi jarraituaren inplantazioa zabala da eta espainiar estatuan eredu horretara goaz. Ikastetxe bakoitzak aztertu beharko luke egoera, eta, Nafarroan egin den bezala, erabakia gurasoen esku uztea ez da egokia: "eskola komunitateari dagokion arazoa desplazatzea da hori, eta familiei ardura hau eskatzea oso exigentea da".

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena