Faktoria
Elkarrizketa Euskadi Irratian
LUZIA ZUGADI LASA | EITB MEDIA
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak beharrezkotzat jo du Elkarrekin Podemosekin eta EH Bildurekin akordiora iristea. Udalei dagokien afera bat izanik, eta "kontuan izanda EH Bilduk udal asko dituela", onartu du aintzat hartu beharko dituztela haien emendakinak.
Arantxa Tapia, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Argazkia: EITB Media
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioak Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua izan du gaur, asteazkenarekin, gonbidatu. Energia berriztagarrien lurralde plana mintzagai, Tapiak esan du ibilbide luzea duela oraindik aurretik. "Ahalik eta azkarren saiatuko gara alegazioei erantzuten, urriaren amaierarako espero dugu. Denetariko alegazioak daude, ez soilik ingurumenarekin lotutakoak", adierazi du.
Ildo horretan, espero du Elkarrekin Podemosekin eta EH Bildurekin akordioetara heltzeko gai izatea. "PPrekin ere hitz egingo dugu. Kontuan izanda instalazioak udaletxetan jartzen direla, eta EH Bilduk udal asko dituela, haien emendakinak aintzat hartu beharko ditugu", azpimarratu du.
Gaia erabat aldatuta, Eustatek EAEko ekonomiari buruz emandako azken datuen gainbegirada egin du. "Lehen seihilekoa motelagoa eta bigarrena biziagoa izatea espero zen, baina alderantziz gertatu da. Europa berriro dago AEBri eta Txinari begira. Hemen erabakiak oso mantso hartzen dira, estatu asko daudelako, eta horrek kezka sortzen digu", aitortu du. "Estatuak nolabait beren enpresen ekoizpena babesten ari dira, eta horrek zailtasunak dakartza nazioarteko salmentan", nabarmendu du.
Gauzak horrela, uste du nahitaezkoa dela kanpotik datorren edozein produkziori Europako enpresek dituzten baldintza berberak ezartzea. "2050erako finkatutako zero isuri helburua betetzeko, herrialde guztiek izan behar dituzte baldintza berberak, ez da protekzionismo kontua", bukatu du.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/05/19
Kirol Legez 28:47
2024/05/19
#-goizak_gaur_ab-# 31:16
2024/05/19
Amarauna 176:19
2024/05/19
Osasun etxea 53:35
2024/05/19
Goiz kronika asteburua 125:03
2024/05/19
Goiz kronika asteburua 125:00
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa