10:10

Faktoria

EH BILDU

Laura Aznal: “Inbestidura abiapuntua da eta anbizio osoz goaz datorren legegintzaldira”

MIkel Yarza | EITb Media

Gobernu akordioan gabezia asko ikusi arren, lau urteko legealdia euskara, autogobernu, fiskalitate eta berdintasun alorretan aurrerapausoak emateko aukeratzat jo du Laura Aznal EH Bilduko Nafarroako parlamentariak, Maria Chiviteren inbestidura abstentzio bidez ahalbidetu eta biharamunean.

  • Laura Aznal EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko bozeramalea

    Laura Aznal EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko bozeramalea

    9:47 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Laura Aznal EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko bozeramalea "pozik" agertu da Maria Chivitek inbestidura gainditu eta gobernu akordioa lortu izanagatik. Koalizio abertzaleak ez du negoziaketa horietan parte hartu, baina Aznalek nabarmendu duenez orain, 9 parlamentarirekin eta ganberako hirugarren indar gisa, EH Bildu "indartsuagoa" da eta "aukera leiho bat ireki da" anbizioz jokatzeko.

Eskuinari atea itxi izana lehentasunezko jo du eta azpimarratu haientzat "oposizioan hirugarren legegintzaldia" izango dela. Hala ere, Aznalek adierazi duenez "hori ez da nahikoa" eta haien lehentasunak mahaiaren gainean jarriko dituzte "zerbitzu publikoak indartu eta hizkuntza politiketan ausardia handiagoz aurrera egiteko". Hizkuntza eskubideak "nafar guztiei bermatzea" eta autogobernuan "sakondu eta anbizio handiagoz lan egitea" premiazko jo ditu. Zentzu horretan, aukera ikusten du Geroa Baiko zazpi parlamentariekin lan egiteko eta funtsezkotzat jo du kaleko lana, mugimendu sozialen indarra.

Iruñeko Udalean zentsura mozio bat aurkezteko aukerez galdetuta, "oposiziotik arduraz lan egiteko" unea dela adierazi du Aznalek, baina EH Bildu "hitz egiteko prest" dagoela gaineratu du eta zehaztu "borondate politiko kontua" dela, haiek defendatu izan duten moduan, indar aurrerakoi bozkatuenak lidergoa hartzea, Iruñean ere.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena