09:53

Faktoria

JOSE IGNACIO ASENSIO

Jose Ignacio Asensio: “Politikan aukeratu egin behar da, eta bakoitzak izango du bere ardura”

IMANOL DE LA VARGA | EITB Media

Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegian berretsi du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Sozialisten idazkari nagusiak, ez dutela gobernurik osatuko EH Bildu edo Alderdi Popularrarekin; eta popularrak interpelatu ditu esanez, eurek ikusiko dutela zein aukera lehenetsi nahi duten.

  • JOSE IGNACIO ASENSIO

    JOSE IGNACIO ASENSIO

    23:40 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Ignacio Asensio PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusia gobernatzeko orduan adostasun politiko zabalen alde agertu da, aterik itxi gabe; baina gobernu osaketarako EH Bildu eta PP baztertu ditu.

Erakundeen osaketan ez du sorpresarik aurreikusten, eta berretsi du, sozialistak leialak izango direla jeltzaleekin sinatu duten akordioekin. Elkarrekin Podemosi dagokionez, jarrera aldaketa izan litekeela, uste du. Deba, Azkoitia edota Araban mugimenduak izan direla iradoki du, baina, dio, koalizio morearen ardura dela jarrera finkatzea.

Hauteskunde orokorrei begira, eskuinaren balizko gobernu batekin eskubideetan atzera egiteko arrisku handia ikusten du. Horregatik, jeltzaleei eskaria zuzendu die: hauteskundeen aurretik argitu dezatela balizko itunak egiterakoan, PP edo PSOE lehenetsiko ote luketen.  

Europako Funtsei lotutako polemikaren harira, jeltzaleen jarrera kritikatu du Asensiok. "Hobeto kudeatu eta gutxiago hitz egin" behar dela esan du, jeltzaleek salatu ostean atzerapen handiz ari direla iristen funts horiek.

Ertzaintzaren gatazkarekin harrituta agertu da Asensio; auzia elkarrizketaren bidez konpondu behar dela esan du.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena