Faktoria
Lehortea
Jone LArrañaga | EITb Media
Urtegi sistematik kanpo dauden eskualdeetan, dena dela, egoerak okerrera egin dezakeela ohartarazi du agentzia publikoaren Obari Publikoko Kudeaketarako Zuzendariak. Gehitu duenez, euririk egiten ez badu, Busturialdean ez ezik, litekeena da murrizketak hartzea Lea-Artibain eta Baia eskualdean ere.
Ulibarri-Ganboako urtegia
Informazio gehiago (2)
Beroaldiaren okerrena pasa dugun honetan, lehortea da kezka-iturri Euskal Herriko hainbat eremutan. Bizkaian, Busturialdeko 16 udalerritan, tartean, Gernika-Lumon eta Bermeon, uraren kontsumoa mugatzeko eskatu du ur-partzuergoak, besteak beste, kaleak garbitzeko edota lorategi eta baratzak ureztatzeko, eta, horri erantzunez, Bermeoko Udalak, adibidez, zenbait neurri hartu ditu dagoeneko. Josu Perea Ura agentziako Obra Publikoko Kudeaketarako zuzendariak "Faktoria"n jakinarazi duenez, Busturialdea alertan dago, Lea-Artibaiko sistema, "tentsionatuta", eta litekeena da Baia eskualdeko goialdean ere arazoak izatea.
Udak lehorretik jarraitzen badu, gainera, aurreratu du litekeena dela neurri murriztaileak hartu behar izatea. Nolanahi ere, horniketa arazoak urtegi sistemara lotuta ez dauden herri eta eskualdetara mugatu ditu, erkidegoko populazioaren % 10era. Adierazi duenez, gainontzeko % 90ek ur horniketa ongi bermatuta dute, eta ez du aurreikusten arazorik izango denik datozen hilabeteotan. "Urtegietako maila ona da. Are eta gehiago, zehaztu duenez, urtegirik handienean, aurten, iaz urte sasoi honetan baino ur gehiago dago.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/11/17
portobello 106:55
2024/11/17
Hiru erregeen mahaia 234:00
2024/11/17
Amarauna 20:42
2024/11/17
Amarauna 20:16
2024/11/17
Kirol Legez 28:48
2024/11/17
#-goizak_gaur_ab-# 31:05
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa