Faktoria
Ikasturte berria
EITB Media
Hezkuntza sailburua "Faktoria"n izan da, eta hizkuntza ituna adosteko "alderdien arteko adostasuna" bilatzeko lanetan daudela azaldu du.
Jokin Bildarratz. Argazkia: Euskadi Irratia
Albisteak (2)
Hezkuntza itun berria adostu nahi du Eusko Jaurlaritzak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan azaldu duenez.
Sailburuaren hitzetan, datorren 30 urteetarako oinarri izango den testua izango da, egoera berrietara moldatuko dena. "Atal asko jorratu behar dira, hezkuntzaren deszentralizazioa, sare ezberdinen arteko orekak, giza kohesioa, etorkin kopurua...", adierazi du Bildarratzek. Baikor da sailburua, epe laburrean emaitzak espero baititu: "Udazkenerako, hezkuntza hitzarmenaren inguruan urratsak ikusiko ditugu". Lehendakaria bera adostasunerako bide horretan parte hartzen ari dela esan du Bildarratzek, argitu du "alderdien artean adostasuna bilatu behar da lehenengo, eta gero eragileengana" joko dutela.
Erakunde publikoekin harremanak landuko ditu hezkuntza itun berriak, Bildarratzek esan duenez, Udalekin batez ere. "Udalak eskatzen ari dira beraiek ere parte hartzea eta ari gara esperientzia pilotoa martxan jartzen, noraino iritsi gaitezkeen jakiteko", azaldu du. Hezkuntza sailburuaren hitzetan, "elkarrekin egin behar da bidea, ikastetxea ahalduntzeko'".
Covid-19 neurriak
Ikasturte berria "zuhurtziaz" hasi dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Pasa den urteko neurri antzerakoekin, baina "esperientziak eta txertoek ematen duten bermearekin", Bildarratzek esan duenez. Etor litezke epe ertainean arintzeak, "lehen hezkuntzak burbuilak gelaka izan ordez, mailaka egitea, adibidez". Musukoan, aldiz, ez da aldaketarik espero; "aldrebeskeri bat da, ikasleentzat zer esanik ez baina, oraindik bolada baterako badugu".
Irakasleen ezinbesteko derrigortzeaz ez du iritzirik eman nahi Bildarratzek, "Osasun Sailaren erabakia" delako. Hala ere, zehaztu du % 90etik gora direla txertoa hartu dutenak.
Pandemiaren eraginez jarri dituzten profesional gehigarriei eutsiko diete ikasturte amaiera arte eta horrek "hainbat zerbitzu hobetzea" ekarriko duela esan du hezkuntza arduradunak. Esaterako, "eskoletan izan diren hutsuneak, edota irakasle eta ikasleek dituzte behar emozionalak zaintzeko" balioko du. Ikasgelen ratioetan ere ekar dezake aldaketa; Bildarratzek gogoratu du "Estatuko ratio baxuena da eta urtetik urtera hobetzen goaz", beraz, ez du ratioak jestea aurrikusten.
Adibidea jarri du Hezkuntza sailburuak: "20ko gela badugu irakase batekin eta orain bi irakasle baldin baditu, gelako ikasle kopuru berdinarekin, ratioa ez da bera. Interesgarriago izango da bi irakasle egotea, bestelako banaketa egitea baino".
Iñaki Oyarzabalen hitzak
Jokin Bildarrazek ez du ika-miketan jarraituko nahi PPko Arabako presidentearekin.
Iñaki Oyarzabalek euskal eskolei "espainartasunarekiko gorrotoa sustatzea" leporatu zien atzo. Hezkuntza sailburuaren ustez, "Oyarzabalen hitzek ez dute beste ezer merezi. Hau pasatzen denean, agian nire iritzia emango diot". Dena den, Bildarratzek gaineratu du "euskal hezkuntza sistema, ikastetxe eta irakakasleak eredugarriak" direla eta "lan zoragarria" egiten ari direla.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/22
portobello 108:42
2024/12/22
Hiru erregeen mahaia 369:42
2024/12/22
Kirol Legez 17:38
2024/12/22
#-goizak_gaur_ab-# 32:18
2024/12/22
Amarauna 176:20
2024/12/22
Osasun etxea 52:36
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa