Faktoria
Arnaldo Otegi
I.I.
Lehendakariak eta Donostiako alkateak eginiko irakurketa "miserablea bezain gezurra da", Arnaldo Otegiren arabera. EH Bilduk ez dituela istiluak babestu azaldu du, salatu baizik. Arazo konplexuei errezeta sinple bidez erantzun zaiela uste du, agenda mediatikoak erabiliz.
Arnaldo Otegi, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n azaldu du, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eneko Goia Donostiako alkateak "gezurra esateaz aparte, irakurketa miserablea" egin dutela bere hitzen inguruan. EH Bilduk istiluak ez dituela babesten argitu du, are gehiago, salatu egin dituela azpimarratu du. Pizten diren polemika asko komunikabide zehatz batzuk nahita sortzen dituztela dio Otegik, bide batez, ezker independentista etsaitzat hartu eta bere hazkundea gelditzeko.
Miramarren egindako gobernu bileran aipatutako "baloreak" zalantzan jarri ditu Otegik. Konpetitibitatetik eta nihilismotik harago, gazteen etorkizuna bermatzea izan behar dela helburua uste du, eta, hori egiteko, beste balore batzuk sustatu behar dira: "Ezin da jendarte bat indibidualismoan hezi eta gero ardura exijitu. Ezin daitezke errezeta sinpleekin arazo konplexuak planteatu".
Argindarraren prezioaren gorakadaren aurrean, "kaleak hartzeko" garaia da EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren arabera, Unidas Podemosekin bat eginda. Gaiari buelta batzuk ematea falta arren, koalizio abertzalea argindarraren kontuaren inguruan "zerbait planteatzeko moduan" izango dela uste du. Alor sozialetik ez ezik, alor nazionaletik ere indarrak batzeko dei egin du Otegik.
Irratia zuzenean
Euskadi Irratia Entzun zuzenean Radio Euskadi Entzun zuzenean Radio Vitoria Entzun zuzenean Gaztea Entzun zuzenean EITB Musika Entzun zuzenean EITB Euskal Kantak Entzun zuzenean
emanaldi bereziakRadio Euskadi + Entzun zuzenean Entzun zuzenean Radio Vitoria + Entzun zuzenean
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
Azken audioak
2024/12/23
zidorrean 52:30
2024/12/23
Katedra 53:50
2024/12/23
Arratsean 52:48
2024/12/23
Mezularia 67:08
2024/12/23
Baipasa 175:58
2024/12/23
Kantu Kontari 56:32
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa